Aske utzi dute, kargurik gabe, Madrilen suizidatu zen emakumearen bikotekide ohia
Libre utzi dute, kargurik gabe, aurreko larunbatean bideo sexual baten hedapenagatik bere buruaz beste egin zuen langilearen bikotekide ohia, bideoa zabaldu izanaren susmagarri nagusia, Espainiako Poliziaren aurrean deklaratu ostean, Europa Press albiste-agentziak polizia-iturriak aipatuta jakinarazi duenez.
Gizonezkoa atzo aurkeztu zen Guardia Zibilaren kuartelean, Mojorada del Campon. Guardia Zibilak Espainiako Poliziaren esku utzi zuen gizonezkoa, bere esku baitago ikerketa, baina ez zuten atxilotu.
Ikerketa Teknologikoko agenteen aurrean deklaratu eta gero, bikotekide ohiaren bideo sexuala zabaldu izanaren susmagarri nagusia libre geratu zen, kargurik gabe.
Alcala de Henaresko Auzitegiak ikerketa jarri zuen abian ostegunean Iveco lantegiko beharginaren bideo sexuala nork zabaldu zuen argitzeko. 32 urteko emakumea, bi seme-alaben ama, oso kezkatuta zegoen bideoa zabaldu zenean, eta urduritasun krisi bat izan zuen. Hurrengo egunean, bere buruaz beste egin zuen etxean.
Hala, epaileak sekretuen azaleratze deliturik izan den argitu nahi du. Polizia bideoa nork partekatu zuen aztertzen ari da, eta emakumeak lankideen jazarpena jasan ote zuen.
2015eko Zigor Kodearen erreformarekin, Olvido Hormigosen kasutik abiatuta, hiru hilabetetik urtebetera arteko kartzela-zigorra aurreikusten da delitu horrengatik.
Albiste gehiago gizartea
Samaniegon desagertutako 70 urteko gizonaren bilaketari ekin diote berriro
Arabako Errioxako landa-eremuan bilatzen ari dira gizona. Desagertuak praka beixak eta niki urdin argi bat zeramatzan jantzita azken aldiz ikusi zutenean.
Kobetamendiko karabana eta autokarabanen gunea martxan izango da igandetik aurrera, Bilbao BBK Live jaialdia amaitu ostean
Udalak instalazioak berritu berri ditu, azken urteetan izandako erabiltzaileen gorakada nabarmenari erantzuteko. Hemendik aurrera Bilbao Caravan Park izena izango du. Azpiegitura nagusi berri bat sortu da eta instalazio zaharra eraldatu da.
Espetxera bidali du epaileak Anoetan txirrindulari bat harrapatu eta hiltzea leporatuta atxilotutako gidaria
Istripua ostiral arratsaldeko zortzietan gertatu zen, eta bertaratutako osasun-zerbitzuek Zizurkilgo 53 urteko kirolariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Bilboko Konpartsek jai giroan abiatu dute Aste Nagusirako atzerako kontaketa
Urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, konpartsa guztietako kideei eta bilbotarrei zabalik, konpartsakidetzera animatu daitezen, Aste Nagusia eta gainerako jaiak bizitzeko oso modu berezia baita. Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko hilabete eskas geratzen dela gogorarazi dute Bilboko Konpartsek, adiskide arteko giroan, Konpartsakide Egun honetan.
Ibiko suteak ez du sugarrik, eta Navaluengakoak jada 1.500 hektarea erre ditu
Ibin (Alacant), Font Roja parke naturaletik gertu, piztutako baso-sutea perimetratzea lortu dute, eta jada ez du sugarrik. Hala ere, suak martxan jarraitzen du Navaluengan (Avila), 26 kilometroko perimetroarekin, eta 1.500 hektarean da jada.
Zaleak prest Peyresourden, Frantziako Tourraren 14. etapa ikusteko
Familia eta kuadrila asko hiru egun lehenago bertaratu dira lekurik onena hartzera, eta giroaz gozatzera. Hala, dozenaka karabana eta furgonetek kanpaleku erraldoia sortu dute egunotan.
Euskal Herria, arrazakeriaren aurrean, erantzun antolatua
Nafarroako eta Bizkaiko arrazismoaren aurkako kolektiboek elkarretaratzeak egin dituzte larunbat honetan, gorrotoak eta indarkeria arrazistak gora egin dutela salatzeko.
18 urteko pertsona bat zauritu da Arroitzen, auto istripu batean
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko politrauma batekin.
Euromillones zozketak milioi bat euroko saria utzi du Donostian
Gipuzkoako hiriburuko 13. administrazioan baliozkotu dute saria, Madril etorbideko 24. zenbakian, Amara auzoan.
Samaniegon desagertutako 70 urteko gizon baten bila ari dira
Desagertua ostiral arratsaldean ikusi zuten azkenekoz; bilaketa Arabako Errioxako landa-eremuan egiten ari dira.