Abisu horia ezarri dute kostaldean eta Bizkaian, haizeagatik
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko kostaldean eta Bizkaian olatu handiak eta haizea espero baitituzte. Mendebaldean izango dira haize-bolada handienak. Hain zuzen, orduko 90-100 kilometroko boladak iragarri dituzte mendialdean, eta orduko 70 kilometrokoak gainerako tokietan.
Gaur, 00:00etatik 09:00etara ezarriko dute abisu horia Bizkaian. Haizeak hego-ekialdetik joko du, orduko 90-100 kilometroko boladak izango dira mendialdean. Gainerako tokietan, 70 km/h-ko haize-boladak neurtuko dituzte, aurreikuspenen arabera.
Bestalde, Arabako eta Gipuzkoako mendi inguruetan 80-90 km/h-ko abiadura hartuko dute haize-boladek, eta 60 km/h-koa gainerako lekuetan.
Haizeari dagokion abisu horia 09:00etatik 15:00etara egongo da indarrean kostaldeko haizeguneetan. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladak 90-100 km/h ingurukoak izan daitezke kostaldeko haizeguneetan.
Haizeagatik ez ezik, itsasaldeko arriskuagatik ere ezarri dute abisu horia gaurko, 09:00ak eta 24:00ak bitartean, 3 metrorainoko olatuak espero baitira.
Albiste gehiago gizartea
Justizia Aranarentzat plataformak salatu du Bilbon barrabil bat galdu zuen gaztea zauritu zuen "ertzaina estaltzen" ari direla
Plataformaren hitzetan, "nahikoa zantzu" daude ziurtatzeko "Iker jo zuen foam bala zuzenean jaurti zutela, inolako istilurik edo arrisku egoerarik ez zegoen testuinguru batean".
Festa lehertu da Baionan!
Urtero legez, Leon erregearen agerrerak eman dio hasiera Baionako besten hasierari. Hiriko hiru giltzak udaletxeko balkoitik jaurtita, hasi dira Lapurdiko hiriburuko festak.
57 gazte ari dira parte hartzen Gazterock programaren XVII. edizioan
Gazteriaren Foru Erakundeak Gasteizko Hell Dorado aretoarekin elkarlanean urtero antolatzen duen Gazterock udalekuen programak bere XVII. edizioa bete du aurten. Udalekuetan, parte-hartzaileek musika ekoizteko tailerrak, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta "merchandising"a egiten ikasten dute.
Hiru proiektu lehian, Donostiako Amara-Easo trenbide ingurua eraldatzeko
Lehiaketako lehen saria Amado Martin Padillaren 'Habitar el bosque urbano' lana eraman du. Ander Gortazar Balerdi eta Ibai Usandizagaren 'Kalerik kale plazarik plaza' lanak irabazi du bigarrena, eta hirugarrena Juan Beldarrain Santosen 'Hari berdez hiria josi' lanak jaso du. Proiektua parte-hartzailea izango da, herritarek iritzia eman dezaten.
Euskadiko gazteen % 70 pozik daude bere lan-egoerarekin
Gazteen ustez, Euskadiri eragiten dioten arazo nagusiak lan-merkatua, etxebizitza, zailtasun ekonomikoak eta osasunarekin lotutako gaiak dira.
Kerman Villateren heriotzan erantzukizuna duten enpresak zigortzea eta Gasteizko Udalak parte hartzea eskatu du familiak
Kerman Villate Beitiaren familiak —Mitika diskotekako atezain batek hil zuen gaztea— gutun bat bidali dio Gasteizko alkateari, semearen "hilketaren" erantzuleei azalpenak eta zigorrak eskatzeko. Diotenez, semearen heriotza "ez zen istripua izan", baizik eta "erakundeen arduragabekeriek, elkarren segidan, eragindako hilketa".
86 urteko gizon baten bila dabiltza Gorbeia mendian
Asteartetik darama desagertuta eta Muruako harrobien aparkalekuan aurkitu dute bere autoa.
14 litro sexu-indartzaile atzeman dituzte Bilboko Aireportuan
Materiala zekarren gizona kontrabandoarekin lotutako arau-hauste bat egiteagatik salatu du Guardia Zibilak.
Azterketarien % 90,61ek gainditu dute Unibertsitatera Sartzeko Probaren ezhoiko deialdia, Euskadin
Euskadi osoko datuak kontutan hartuta, euskaraz aurkeztutakoen % 93,79k gainditu zuten azterketa, eta gaztelaniaz aurkeztutakoen % 83,06k.
Ikusi berriz uztailaren 9ko entzierroa
2025eko sanferminetako uztailaren 9ko entzierroa, Orainen.