Hedabideek sentsazionalismorik gabe suizidioa jorra dezatela gomendatzen dute adituek
Andoni Ansean Suizidioaren Prebentziorako Espainiako Fundazioko presidentearen esanetan, suizidioa saihesteko biderik eraginkorrenetariko bat hedabideetan horretaz hitz egitea da, baina "sentsazionalismoan eta morboan erori gabe".
Ansean Gasteizen izan da ostiral honetan, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak (Asafes) suizidioaren harira antolatutako jardunaldi batean parte hartzeko. Eusko Jaurlaritzak aste honetan bertan aurkeztu du suizidioari aurre egiteko prebentzioan oinarritutako plana. Izan ere, Suizidioa heriotza ez naturalen sorburu nagusia da Espainian, egunero hamar pertsonak bere buruaz beste egiten baitute.
Horrenbestez, hedabideek arazoa "ezkutatzearen" kontra eta sendatze historoiak kontatzearen alde agertu da Ansean. Izan ere, suizidioak saihesteko bideak daude eta gizarte osoari dagokio horri aurre egitea.
Hala ere, Estatu mailan prebentzio planik ez dagoela salatu du, 2012tik Kongresuan legez besteko bi proposamen aurkeztu arren; baina, aldarrikapen hori "kajoietan jarraitzen duela" gaineratu du Anseanek.
Bestalde, plan horiek osasun sistematik haratago joan behar direla eta esparru eta gizarte osoan barneratu behar direla adierazi du; batez ere, hezkuntza mailan, arrisku faktore asko heziketaren lehen fasetan ematen direlako.
Hori horrela, bere buruaz beste egiten dutenen kopurua auto-istripuetan hildakoak baino gehiago izanik, bigarren horietan informazio kanpainak egiten direla azpimarratu du Anseanek, baina suizidioa "inon ez dela aipatzen" salatu du, eta "horiek ez badira kontatzen ez dira existitzen", esan du.
Albiste gehiago gizartea
Mildiu onddoak gogor kolpatu ditu Arabako Errioxako mahastiak, eta hurrengo mahats-bilketa mehatxatzen du
Aurtengo hezetasun handiak, lainoek eta landaretza zabaltzeak mildiua agertzea bultzatu dute. Are, faktore horiek guztiek onddoa suspertu eta zabalarazi dute, eta ia eskualde osoan hedatu da, bigarren fasean hedatu ere.
Delitu eta larrialdi gutxiago izan dira sanferminen lehen erdian
Sexu-erasoen kopurua % 62 jaitsi da; salaketak, berriz, % 26. Lapurretak izan dira, batik bat.
Zartako eta Radiocrimen taldeek euren baxu-jotzailea kanporatu dute, indarkeria matxistagatik
Instagram sare sozialeko Denuncias Euskal Herria kontuan hainbat erabiltzailek salatu dute musikariak bikotekideei tratu txar fisikoak zein psikologikoak ematen zizkiela.
Hilik aurkitu dute asteartean Gorbeian galdutako mendizalea
Bilaketa lanak uste baino gehiago luzatu dira, ez baitzen baimenik eman desagertuaren telefono mugikorra geolokalizatzeko.
San Fermin jaien erdira iritsita, orain artekoa modu positiboan baloratu du Iruñeko alkateak
Joseba Asiron Iruñeko alkatearen arabera, momentuz "bide onetik" doaz festak eta asteburuari begira ere horrela jarraitzea espero du. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, gaur-gaurkoz ez da sexu eraso larririk gertatu, baina bai, ordea, ekidin beharko liratekeen ukituak.
Ikusi berriz uztailaren 10eko entzierroa
2025eko sanferminetako uztailaren 10eko entzierroa, Orainen.
Entzierro garbia eta azkarra, Victoriano del Rio ganadutegiaren eskutik
Zezenek 2 minutu eta 19 segundo behar izan dituzte bidea egiteko. Lehen balantzearen arabera, zazpi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, kolpeak hartuta.
Justizia Aranarentzat plataformak salatu du Bilbon barrabil bat galdu zuen gaztea zauritu zuen "ertzaina estaltzen" ari direla
Plataformaren hitzetan, "nahikoa zantzu" daude ziurtatzeko "Iker jo zuen foam bala zuzenean jaurti zutela, inolako istilurik edo arrisku egoerarik ez zegoen testuinguru batean".
Festa lehertu da Baionan!
Urtero legez, Leon Erregearen Iratzartzeak eman dio hasiera Baionako besten hasierari. Hiriko hiru giltzak udaletxeko balkoitik jaurtita, hasi dira Lapurdiko hiriburuko festak.
57 gazte ari dira parte hartzen Gazterock programaren XVII. edizioan
Gazteriaren Foru Erakundeak Gasteizko Hell Dorado aretoarekin elkarlanean urtero antolatzen duen Gazterock udalekuen programak bere XVII. edizioa bete du aurten. Udalekuetan, parte-hartzaileek musika ekoizteko tailerrak, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta "merchandising"a egiten ikasten dute.