Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi motorzale zauritu dira trafiko-istripuz, Beran

Emakume batek hankan eta eskuan jaso du kolpea, eta gizonezko bat oso kolpatuta geratu da, eta ez dute jakinarazi zein den bere egoera.

Bi motorzale, emakume bat eta gizonezko bat, zauritu dira turismo bat jota, Berako sarreran, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Istripua 12:10 aldera gertatu da N-121-A errepidean, udalerriko sarbidean.

Anbulantzia batek Irungo ospitalera eraman du emakumea, kolpeak baitzituen hanka eta eskuetan; gizonezkoa Donostiako ospitalera eraman dute, oso kolpatuta geratu baita, baina ez dute jakinarazi zein den bere egoera.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu