Ustez bi emakume hil ditu eta hirugarren bat zauritu du gizon batek Aranjuezen
Ustez bi emakume hil ditu eta hirugarren bat zauritu du gizon batek Aranjuezen, su arma batekin. Ustezko erasotzailea hainbat orduz etxebizitza baten barruan egon ostean atxilotu dute, Poliziak jakitera eman duenez.
Igandean, 22:00ak aldera, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten udalerri horretako Victoria Khami kalean jazotako eraso baten berri emateko.
Dirudienez, gizon batek etxebizitza batetik tiro egin zien hiru emakumeei, eta handik atera gabe geratu zen hainbat orduz. Tiro batek jota, 35 urteko emakume bat kalean bertan hil zen, eta bigarren biktima ospitalera eraman zuten, egoera larrian.
Zauritutako beste emakumea, berriz, bere kabuz joa zen Aranjuezko ospitalera, eta bertan artatu zuten. Ustezko erasotzailea, 38 urteko gizona, ordu batzuk geroago atxilotu zuten.
Lekukoen esanetan, familian izandako liskar batekin zerikusia izan lezake hilketak, baina hipotesia baino ez da oraindik.
Biktimak erasotzailearen koinatak ziren
Aranjuezko erasoan hildako bi emakumeak erasotzailearen koinatak ziren, ikerketako iturriek zehaztu dutenez. Esan bezala, badirudi familian gertatutako istilu batekin lotuta gertatu izana hilketa. Zauritutako emakumea biktimetako baten ama da.
Tiroketan, tentsio uneak izan ziren, hildakoetako baten senitartekoek erasotzaileari mehatxu eta agirika egin baitzioten. Ondorioz, Polizia Nazionala erasoa gertatu zen lekura bertaratu zen, istiluak baretze aldera.
_____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Albiste gehiago gizartea
Guardia Zibilak talde ultren manifestazioa geldiarazi du Torre Pachecon
Dozenaka pertsona zeuden bilduta “Herriak bakarrik salbatzen du herria” lelopean.
Donostiako Piratek Aste Nagusi herrikoi eta anitza prestatu dute, musika, joko eta abordatze tradizionalarekin
Donostiako Piratek omenaldia egingo diote Donostiako Pentsiodunen Mugimenduari, haiek izango dira abuztuaren 9tik 17ra jaietako astea ofizialki irekiko duen txupinazoa botako dutenak.
2025eko Sanferminetan 1,6 milioi pertsona bildu dira jai giroan eta istilu gutxiagorekin
Iruñeko Udalak oso positibotzat jotzen du errespetuzko giroak, delituen murrizketak eta jarduera askotan parte hartzearen igoerak markatutako jaien garapena.
Espetxera Ordizian lau ertzaini eraso egiteagatik atxilotutako bi pertsonetako bat
Tolosako epaitegi batek behin-behineko espetxealdia ezarri dio, agintaritzaren aurkako atentatua eta lesio delitua egotzita. Aldiz, atxilotutako bigarren gizona aske geratu da, kautelazko neurririk gabe.
Espetxera bidali dute Torre Pachecon gizon bati egindako erasoarekin lotura duelakoan Errenterian atxilotutako gizasemea
Ertzaintzak astelehenean atxilotu zuen Errenterian, Irunerako trena hartzera zihoala, antza denez, muga zeharkatzeko asmoz.
Bakioko udalekuetako gurasoak: "Enpresarekin harremanetan jartzen saiatu gara baina inork ez digu erantzuten"
Udalekura iritsi eta berehala, haurrek deitu zieten gurasoei haien bila joan zitezela eskatzeko. Gurasoen salatzen dutenez, Veranoaventura udalekuak antolatzen dituen enpresarekin harremanetan jartzen saiatu dira, baina inork ez die azalpenik eman. Erakundeei iruzurra argitzeko laguntza eskatzen diete.
Bakioko Udalak udaleku bat ixteko agindu du, haurren segurtasuna bermatzeko
Uztailaren 13an, igandea, Udaltzaingoa udalekua egiten ari ziren eraikinera joan zen, hainbat familiak jarritako salaketek bultzatuta. Bertan, poliziek "higiene eta segurtasun falta" nabarmena zegoela atzeman zuten. Familiek 500eriroren bueltan ordaindu zituzten, seme-alabek "esperientzia ahaztezina" bizi zezaten.
Euskadin, hildakoen batez besteko adina 81,7 urtekoa da
2024an, guztira, 22.392 lagun hil ziren, aurreko urtean baino % 0,4 gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako azken datuen arabera.
Fiskaltzak eginbideak abiatu ditu Murtziako Voxen presidentearen kontra, gorroto delituak egitea leporatuta
Fiskaltzak ohar bidez zehaztu duenez, Jose Angel Antelok Torre Pachecoko istiluak direla eta egindako adierazpen publikoak eta sare sozialetan argitaratutako testuak ikertuko ditu, delitu zantzurik ote dagoen argitzeko.
300.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin dute bat ETBren sanferminetako entzierroen emanaldiekin
Goizero, batez beste, % 12,1eko ikusle-kuota lortu du ETB1ek. Autengo datua iazkoa halako lau izan da.