57 urte, senarraren tratu txarrak jasaten
Gizon bati urte eta hamar hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, ezkondu zenetik (duela 57 urte) bere emazteari tratu txarrak emateagatik. Emakumearen aurkako "indarkeria psikologikoa eta fisikoa arrunki" erabili zuen. Aizkora batekin emaztea eta semea mehatxatu zituen behin.
Epaiketa Donostian egin dute. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak eskatutako zigorrarekin konforme azaldu da akusatua. Ohiko tratu txarrak, irain bidegabeak eta mehatxuak leporatu dizkiote.
Era berean, sei urtez ezin izango da biktimarengana hurbildu, ezta harremanetan jarri ere. Zigortuak, biktimak bezala, 80 urte baino gehiago ditu.
Auziko iturriek jakitera eman dutenez, prozedura judizialean zehar bikotearen seme bat hil zen. Aitak tratu txarrak eman zizkion horri ere.
Fiskaltzaren arabera, ezkontzan zehar, auzipetuak emaztearen "borondatea makurrarazi" zuen "urdanga" eta "emagaldu" bezalako irainekin. Aldi berean, "asmatutako desleialtasun susmoek bultzatuta, ezkontzan izandako seme-alabak bereak ez zirela" esan zion biktimari.
"Akusatuak, bikotekidearen gaineko kontrol eta menperatze egoera mantentzeko, garajean edo trastelekuan giltzaperatzen zuen; noizbait gaua igaro behar izan zuen bertan", azaldu du fiskalak dokumentuan.
Gainera, auzipetuak, "izu eta indarkeria giro hori mantentzeko helburuarekin, emazteari oihu egin, estutu, platerak bota, bultzatu edo gorpuko toki ezberdinetan kolpeak ematen zizkion".
Pasarte zehatz bat aipatzen du testuak. 2017ko abuztuaren 14an gertatu zen, 22:30 aldera, etxean. Emaztea "umiliatzeko asmoz", irain eta heriotza mehatxua egin zion, baita semeari ere; ondoren aizkora bat hartu eta sukaldera joan zen. Ama eta semearen aurrean arma altxatu zuen, biak "kikiltzeko xede argiarekin".
Albiste gehiago gizartea
Giro nahasia izango da datozen egunetan, baina, abisurik gabe jada
Euri-zaparrada trumoitsuen arriskuagatik indarrean izan dira abisuak 15:00etatik 21:00etara, baina ez du bezperan bezainbeste bota. Nafarroan egin du larunbat honetan euri gehien; ostiraletik larunbaterako gauean baino dezente gutxiago, hala ere.
"Mugak Zabalduz" karabana abiatu da Irundik, migranteen errealitatea ikusarazi eta Europako migrazio politikak salatzeko
Irungo Etorbideko zubian omenaldi berezia egin diete Bidasoa gurutzatzen bizia galdu dutenei. Hurrengo geldialdiak Baionan eta Uztaritzen egingo dituzte, eta ondoren Paris, Dunquerke edota Toulouse zeharkatuko dituzte datozen asteetan.
Kataluniak abiadura handiko trenen zirkulazioa berreskuratu du, abisu laranjaren ondorioz
Renfek iragarri du Kataluniako tren zerbitzua pixkanaka berreskuratuko dutela 19:00etatik aurrera, eta Madrilekiko konexioa berreskuratu dutela jada.
Zenbait adin txikiko atxilotu dituzte Hondarribian, hainbat ibilgailutan kalteak eragiteagatik
Udalak jakinarazi du kalteak jasan dituzten herritarrek Udaltzaingoaren egoitzara jo dezaketela salaketa jartzera.
Urte osoan zehar santua zaintzeaz eta babesteaz arduratzen da Hornacina kuadrila
Santuaren irudia udaletxean izaten da sanferminetan, baina urtean zehar bere etxean izaten du santua Maribi Esparzak, eta 47 urte daramatza lan horretan. Sanferminetan, goizero hartu eta horma-hobira eraman du taldeak, eta ezinbestekoak diren osagaiekin batera (zapiak, kandelak) atontzen dute santua.
Intentsitate handiko sexu-eraso bat salatu dute Iruñeko etxebizitza partikular batean
San Fermin jaietan goizero egiten den segurtasun-batzordean, intentsitate txikiko emakumeen sexu-askatasunaren aurkako bi indarkeria-kasuren berri eman dute (ukituak), eta pertsona bat atxilotu dute. Mugimendu feministak eta konpartsek elkarretaratzea deitu du uztailaren 13rako, 21:00etan, Gaztelu plazan, jaietan izan diren eraso sexistak gaitzesteko.
Kokapena partekatzea: segurtasuna edo kontrola?
Geroz eta pertsona gehiagok beren kokapena partekatzen dute une oro, aplikazio baten bidez edota sare sozialetan, adibidez. Adituek ohartarazi dutenez, dinamika horiek kontrolarekin lotuta egon daitezke, bereziki bikoteen kasuan, kontrola eta indarkeria lotuta egon daitezkeelako kasu askotan.
'Parar la Guerra' plataformak Gazaren kontrako sarraskia gelditzeko elkarretaratzeak egin ditu Euskal Herriko hainbat udalerritan
Gazaren kontrako sarraskia gelditzeko elkarretaratzeak egin ditu gaur 'Parar la Guerra plataformak' Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan. Bilbon, ehunka lagun bildu dira Areatzan, eta "behin betiko su-etena" eskatu dute bertan.
Hegazkin baten aurrean eroritako tximista bat grabatu dute, Loiuko aireportuan lur hartzen ari zela
Ostiral honetako 23:00ak aldera, Valentziatik zetorren Vueling konpainiako hegaldiaren bidaiariak ekaitz elektrikoaren lekukoa izan dira, Bilboko Aireportuan lurreratzen ari zirela.
Euri zaparrada handiak bart Araban
Eltziegoko eta Guardiako irudi hauetan argi ikus daiteke ekaitzak denbora gutxian nolako arazoak eragin zituen.