Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 urteko adingabe bat Ertzaintzaren instalazioetan sartu da, Arkautin

Instalazio barruan minutu batzuk eman zituen umeak, ondoren irten eta telefonoz aitari deitu zion. Aita autoan bila joan zitzaion. Adingabea eta haren aita identifikatu dituzte dagoeneko.
Ertzaintzaren furgonetak Arkautin (Araba). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Adingabe bat Ertzaintzaren instalazioetan sartu da Arkautin (Araba), El Correo-k aurreratu duenez. Gertakaria iragan ostiralean, arratsaldean, jazo zen. 12 urteko adingabea esparrua inguratzen duten hesiak zeharkatuz sartu zen.

Instalazio barruan minutu batzuk eman zituen umeak, ondoren irten eta telefonoz aitari deitu zion. Aita autoan bila joan zitzaion, Ertzaintzak ETBri jakitera eman dionez.

Adingabea eta haren aita identifikatu dituzte dagoeneko, baina oraingoz ez duten euren aurkako neurririk hartu.

Segurtasun Sailak ikerketa abiatu zuen ostiralean bertan, gertatutakoa argitzeko. Euskadin, Poliziaren zentro guztien inguruak zaintzeko ardura segurtasun pribatuak duela gogorarazi du Sailak.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu