Liskarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat atxilotu dute Getxon beste bati botila batekin buruan erasotzeagatik

Areetako taberna batean izan da 03:00etan, bi gazteak liskar batean murgilduta zeudenean.

Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du taberna batean beste gazte bati botila batekin erasotzeagatik.

Areetako taberna batean izan da 03:00etan, bi gazteak liskar batean murgilduta zeudenean. Ordu horretan, Ertzaintzari jakinarazi diote gazte bat zaurituta zegoela, beste pertsona batek buruan botila batekin emandako kolpe baten ondorioz. Biktimak ebaki sakona zuen, eta, ondorioz, ospitale batera eraman dute.

Patruila bat bertaratu da, eta, gertuko kale batean, ustezko erasotzailearen ezaugarriekin bat zetorren pertsona bat ikusi dute.

Ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin dute, lesio-delitu batengatik. Ertzain-etxera eraman dute, eta, ondoren, epailearen esku utzi dute.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu