Zesareak saihesteko teknologia berri bat garatu du CIC nanoGUNEk
Erditzean haurren arrisku fisiologikoak uneoro denbora errealean kontrolatzeko aukera ematen duen teknologia berri ez-inbaditzaile bat garatu du nanoGUNEko Nanoingeniaritza Taldeak. Teknologia horrek "erabaki azkarrak hartzen laguntzen die obstetrei, eta, horrenbestez, mundu osoan egiten diren zesarea kopurua gutxitzen", ikerketa zentroak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez.
"Gure teknologia Raman espektroskopiaren konbinazioan oinarritzen da, aplikazio bakoitzerako zunda espezifikoekin, eta makinen ikaskuntzarako algoritmo multiparametrikoekin. Algoritmo horiek aldakuntza edo anomalia fisiologikoen irudi sistemikoa hartzen dute kontuan, egungo teknologian, berriz, parametro bakar bat, pH-a edo laktatoa adibidez, da, erabakiak hartzeko oinarria", azaldu du Andreas Seifertek nanoGUNEko Nanoingeniaritza taldeko arduradunak.
Seiferten hitzetan, "Raman espektroskopia bibrazio-espektroskopia oso espezifikoa da , eta parametro biokimikoen aldaketak zuzenean edo zeharka detekta ditzake. Makina bidezko ikaskuntza erabiliz eta aldaketa biokimiko guztiak kontuan hartuz, askoz ere sailkapen sentikorragoa eta egonkorragoa lortzen da egoera patologikoetan eta asfixia perinatalarekin lotutako parametro espezifikoen iragarpenean", azaldu du.
Ion Olaetxea ikertzailea bere doktore-tesiaren baitan ari da proiektu hau garatzen, eta teknologiaren ezaugarri berritzaile eta bereizgarriak azpimarratu ditu: "Ez dugu zuzeneko lehiakiderik aurkitzen. Denbora errealean eta inolako etenik gabe egiten dugun monitorizazio ez-inbaditzaileak lehiarako abantaila nabarmena ematen digu, eta hain zuzen ere horrek bereizten gaitu gaur egungo diagnostiko-metodoetatik".
Teknologia patente-eskaera baten bidez babestuta dago orain, eta "prestakuntza maila ona du, horrek inbertitzaile pribatuentzat erakargarri egiten du", adierazi du Ainara Garcia nanoGUNEko Teknologia Transferentziako arduradunak.
Teknologia berriaren ikertzaile-taldea. Argazkia: Nanogune.
"Arrisku-kapitalen intereseko deiak jasotzen ari gara, gure teknologiak erakartzen dituenak", erantsi du. Gainera, "BBK Venture Philanthropy programaren 1. fasera pasa da teknologia, eta erakutsi du merkatua prest dagoela metodo konbentzionalen alternatibak xurgatzeko", azaldu du Garcíik.
"Arreta obstetrikoan aplikatzeaz gain, teknologiak ahalmen handia du beste gaixotasun batzuetarako, hala nola sepsia, nekea, minbizia edo gaixotasun infekziosoak. Kirol-artikuluen industrian ere, bereziki lehiaketa-kiroletan, aplikazio-aukera handiak ikusten ditugu", esan du Andreas Seifertek. "Raman zundaren diseinu optomekanikoa aldatuz eta sailkapen- eta erregresio-eredu berriak garatuz, irtenbide espezifikoak egin daitezke aplikazio bakoitzerako", gaineratu du.
Albiste gehiago gizartea
Zaleak prest Peyresourden, Frantziako Tourraren 14. etapa ikusteko
Familia eta kuadrila asko hiru egun lehenago bertaratu dira lekurik onena hartzera, eta giroaz gozatzera. Hala, dozenaka karabana eta furgonetek kanpaleku erraldoia sortu dute egunotan.
Arrazismoaren aurkako kontzentrazioa Iruñean, Torre Pachecoko gertakariak gaitzesteko
Nafarroako arrazismoaren aurkako kolektiboek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Iruñeko Udaletxe plazan, gorrotoak eta indarkeria arrazistak gora egin dutela salatzeko.
18 urteko pertsona bat zauritu da Arroitzen, auto istripu batean
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko politrauma batekin.
Euromillones zozketak milioi bat euroko saria utzi du Donostian
Gipuzkoako hiriburuko 13. administrazioan baliozkotu dute saria, Madril etorbideko 24. zenbakian, Amara auzoan.
Ostiralean Anoetan txirrindulari baten heriotzan inplikatutako autoko gidaria atxilotu dute
Istripua ostiral arratsaldeko zortzietan gertatu zen, eta bertaratutako osasun-zerbitzuek Zizurkilgo 53 urteko kirolariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Samaniegon desagertutako 70 urteko gizon baten bila ari dira
Desagertua ostiral arratsaldean ikusi zuten azkenekoz; bilaketa Arabako Errioxako landa-eremuan egiten ari dira.

Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian UEMAk deituta
UEMAko presidenteak larritzat jo du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia, eta “adostasun sendoak” behar direla nabarmendu du Martin Aranburu lehendakariak. Euskarak lege-babesa behar duela azpimarratu du eta elkarrekin aritzeko deia egin die alderdi politikoei, euskal eragileei eta herritarrei.
Txirrindulari bat hil da Anoetan, auto batek harrapatuta
Istripua 20:00ak aldera gertatu da, GI-3630 errepidean.
Arrazakeriaren eta "morofobiaren" aurkako elkarretaratzeak Euskal Herrian
Arrazakeria ez dela gertakari isolatua salatzen dute, egiturazkoa baizik. Torre Pachecon gertatutakoen harira, azpimarratzen dute talde arrazistak beldurra sortzeko antolatzen ari direla, eta, beraz, batzeko deia egiten dute, elkarri eusteko.
Bilboko Garcia Rivero kaleak baldosa guztiak altxatu beharko ditu berriro, akastunak direlako
Bilboko Garcia Rivero kaleko lanak bukatzear daudela, udalak erabaki du kaleko obrei berriro ekitea, baldosa akastuak direla eta. Inguruko merkatariak oso atsekabetuta daude obraren prozesuarekin, Aste Nagusia gertu dutela