Euskadi Estatuko batez bestekoren gainetik da covid-19a detektatzeko test kopuruan
Espainiako Osasun Ministerioak argitaratutako datuen arabera, maiatzaren lehen astean covid-19a atzemateko 3500 test egin direla Euskadin, 100.000 biztanleko, Espainiako 1900 testen batez bestekoa baino handiagoa.
Aurten, Euskadin 44.741,3 test egin dira 100.000 biztanleko, eta Estatuan, berriz, 37.162,1.
Datuen arabera, EAEko biztanleriaren % 5,9 kutsatu du koronabirusak, Espainian herritarren % 7ko da kopuru hori.
Plantako eta ZIUko ospitaleratzeei dagokienez, 2020ko martxoan pandemia hasi zenetik, Euskadik 601,3 ospitaleratze izan ditu 100.000 biztanleko, eta 100.000 biztanleko 51,2 Zainketa intentsiboetako Unitateetan artatu dituzte. Espainian, kopuru horiek 704,3 eta 63,6 izan dira, hurrenez hurren.
Txertaketa-zifrek erakusten dutenez, bestalde, Euskadiko herritarren % 14,5ek txertaketa jarraibidea osorik jaso dute jada, Espainiako ehunekoa baino altuagoa da hori, non gaur, egun % 13k jaso duen jarraibide osoa. Gainera Euskadiko herritarren % 35,8k jaso du lehen dosia, Estatuan % 30,9k.
Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak astero argitaratzen ditu heriotzen kopuruak. Datu horien azterketatik ondoriozta daiteke hildakoen kopuruak gora egin duela, bai covid-19 aldia deiturikoan, bai aurreko aldian.
2020ko martxoaren 9tik 2021eko apirilaren 25era bitarteko 59 asteak hartzen dituen 'covid-19 aldi' horretan, 567.203 heriotza zenbatu dira guztira Estatuan, eta 27.146 heriotza Euskadin; horrek esan nahi du heriotzak areagotu egin direla iraupen bereko 'covid-19 aurreko' aldiarekin alderatuta (59 aste 2019ko urtarrilaren 21etik 2020ko martxoaren 8ra, non 475.805 pertsona hil ziren Espainian eta 24.495 Euskadin.
Horrenbestez, bi aldi horien arteko alderaketaren arabera, 91 398 pertsona gehiago hil ziren Espainian 'covid-19 aldian', hau da, % 19,2 gehiago; Euskadin, berriz, 2651 heriotza gehiago izan ziren, % 10,8.
Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) datuek azterketa hori autonomia-erkidegoka egiteko aukera ematen dute, eta lau kategoriatan banatzen ditu erkidegoak, heriotzen hazkunde-mailaren arabera. Batez besteko heriotza igoerari dagokionez, maila gorenean (batez bestekoa baino % 25 baino gehiagoko igoera) leudeke Madril ( % 38,7), Gaztela-Mantxa ( % 31,3), Katalunia ( % 27,4) eta Gaztela eta Leon ( % 25,8); kategoria altuan (batez bestekoa baino igoera handiagoa) Aragoi ( % 23,5) eta Errioxa ( % 19,7) daude. Maila ertainean ( % 15etik gora) daude Melilla ( % 18,7), Asturias ( % 16,7), Valentzia ( % 16,2) eta Extremadura ( % 15,3); eta beheko kategorian mantentzen dira Nafarroa ( % 14,7), Andaluzia ( % 13,2), Ceuta ( % 12,2), Euskadi ( % 10,8), Murtzia ( % 10,2), Balearrak ( % 7,8), Galizia ( % 3,1), Kantabria ( % 2,1) eta Kanariak ( % 2,1).
Albiste gehiago gizartea
Bilboko Konpartsek jai giroan abiatu dute Aste Nagusirako atzerako kontaketa
Urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, konpartsa guztietako kideei eta bilbotarrei zabalik, konpartsakidetzera animatu daitezen, Aste Nagusia eta gainerako jaiak bizitzeko oso modu berezia baita. Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko hilabete eskas geratzen dela gogorarazi dute Bilboko Konpartsek, adiskide arteko giroan.
Ibiko suteak ez du sugarrik, eta Navaluengakoak jada 1.500 hektarea erre ditu
Ibin (Alacant), Font Roja parke naturaletik gertu, piztutako baso-sutea perimetratzea lortu dute, eta jada ez du sugarrik. Hala ere, suak martxan jarraitzen du Navaluengan (Avila), 26 kilometroko perimetroarekin, eta 1.500 hektarean da jada.
Ostiralean Anoetan txirrindulari baten heriotzan inplikatutako autoko gidaria epailearen esku utzi dute
Istripua ostiral arratsaldeko zortzietan gertatu zen, eta bertaratutako osasun-zerbitzuek Zizurkilgo 53 urteko kirolariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Zaleak prest Peyresourden, Frantziako Tourraren 14. etapa ikusteko
Familia eta kuadrila asko hiru egun lehenago bertaratu dira lekurik onena hartzera, eta giroaz gozatzera. Hala, dozenaka karabana eta furgonetek kanpaleku erraldoia sortu dute egunotan.
Arrazismoaren aurkako kontzentrazioa Iruñean, Torre Pachecoko gertakariak gaitzesteko
Nafarroako arrazismoaren aurkako kolektiboek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Iruñeko Udaletxe plazan, gorrotoak eta indarkeria arrazistak gora egin dutela salatzeko.
18 urteko pertsona bat zauritu da Arroitzen, auto istripu batean
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko politrauma batekin.
Euromillones zozketak milioi bat euroko saria utzi du Donostian
Gipuzkoako hiriburuko 13. administrazioan baliozkotu dute saria, Madril etorbideko 24. zenbakian, Amara auzoan.
Samaniegon desagertutako 70 urteko gizon baten bila ari dira
Desagertua ostiral arratsaldean ikusi zuten azkenekoz; bilaketa Arabako Errioxako landa-eremuan egiten ari dira.

Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian UEMAk deituta
UEMAko presidenteak larritzat jo du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia, eta “adostasun sendoak” behar direla nabarmendu du Martin Aranburu lehendakariak. Euskarak lege-babesa behar duela azpimarratu du eta elkarrekin aritzeko deia egin die alderdi politikoei, euskal eragileei eta herritarrei.
Txirrindulari bat hil da Anoetan, auto batek harrapatuta
Istripua 20:00ak aldera gertatu da, GI-3630 errepidean.