Iruñeko espetxean preso zegoen emakume baten heriotza salatu du Salhaketa Nafarroak
Salhaketa Nafarroa presoen aldeko elkarteak egindako salaketaren arabera, azaroaren 8an emakume bat hil zen Iruñeko espetxeko emakumeen moduluan. Ohar batean azaldu dutenez, "ziegako kideak eman zuen abisua, ziegako interfonotik, eta espetxearen nahiz osasun profesionalen esku-hartzea ez zen izan halako egoera batean espero behako litzatekeen bezain bizkorra".
Nafarroako Gobernuak abuztuan bereganatu zuen Iruñeko espetxeko osasun eskumena, baina, elkartearen esanetan, oraindik ez dute 24 orduko guardiako mediku zaintza presentzialik jarri, "hain beharrezkoa denean zerbitzu hori, presoen osasun behar bereziak aintzat hartzen badira behintzat". Horregatik, Salhaketa Nafarroak Foru Gobernuari eskatu dio ezar dezala berehala osasun zerbitzu hori.
Bestalde, Nafarroako egunkariek jakitera eman dutenez, azken orduetan hildakoaren ziegako kidea atxilotu dute.
Era berean, Salhaketa Nafarroak azpimarratu du beharrezkoa dela osasun zerbitzuen funtzionamendu eta esku-hartze protokoloak berrikustea, bai eta espetxeak osasun zerbitzuei abisu emateko protokoloak ere.
Gainera, irmo eskatu dio Nafarroako Gobernuari "gertakari honi aurre egin ahal izateko arreta psikologikoa eskatzen duten emakume preso guztiei arreta hori premiaz eskaintzeko".
Salhaketa Nafarroak salatu du heriotza hau zerrenda luze bat handitu duela. Hala, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren datuen arabera, 2015eko urtarrila eta 2019ko abendua artean, bere eskumeneko espetxeetan preso zeuden 862 pertsona hil ziren. 2020an, 204 hil ziren, eta giza eskubideen aldeko elkarteek diotenez, 2021ean gutxienez 67 dira orain arte hildakoak, baina "datu ofiziala askoz ere handiagoa izango da", horien hitzetan.
Foru Gobernuak zuhurtzia eskatu du
Eduardo Santos Migrazio Politika eta Justizia kontseilariak bere atsekabea eta doluminak helarazi dizkie hil den emakumearen senide eta lagunei, "espetxeetan gertatzen diren heriotza guztiak zorigaitzak direlako".
Halaber, "zuhurtzia" eskatu du ikerketa judiziala martxan delako eta autopsiak erakutsiko duelako zerk eragin duen haren heriotza.
Santosek onartu du ardura duela heriotza honetan, abuztuaren 1ean espetxe barruko osasunaren eskumena bere gain hartu baitzuen; hala ere, eskumena biren artekoa dela esan du, eta "zaintza betebeharra, batez ere, espetxe-administrazioarena da", horren ustez.
Horren harira, Nafarroako Justizia kontseilariak adierazi du Espetxe Osasuneko batzorde mistoa deitzeko betebeharra dutela, eta iragarri du laster deituko dutela bilera, kasu honetatik harago, arreta hobetzeko eta, hala badagokio, horrelako gertakariei aurrea hartzeko zer neurri har ditzaketen aztertzeko.
Albiste gehiago gizartea
Nagore Laffage omendu dute Irunen, haren hilketaren 17. urteurrenean
Nagore Laffage irundarrak Iruñean erizain bezala lan egiten zuen, 2008ko sanferminetan hil zuen Jose Diego Yllanesek hil zuenean. Irunen egindako ekitaldian, Asun Casasola, Nagoreren ama, indarkeria matxistaren prebentzioan egiten ari den lana "aitortu eta bultzatu" nahi izan dute.
Behin-behineko espetxealdia 10 urteko neskato bat indarrez eramaten saiatzeagatik eta beste bati ukituak egiteagatik, Iruñean
Gertakariak uztailaren 5eko gauean jazo ziren, eta hamar urteko bi biktimen amek salatu zituzten. Oinezko batzuek atxilotu zuten erasotzailea, adingabea bere borondatearen aurka eramaten ari zela ohartu baitziren.
78 urteko bainulari bat hil da Kontxako badian
Gizona ondoezik sentitu da 16:00ak aldera, Nautikoko pasabideko eskaileretatik gertu, bertara itzultzen ari zenean.
Sanferminetako entzierroen atzean izkutatzen diren istorio bereziak
Uztailaren 7ko entzierroa berezia izan ohi da. Garai honetan soilik elkar ikusten duten lasterkariak berriz elkartzen dira. Bakoitzak korrika egiteko bere arrazoiak ditu edo bere erronka gainditu nahi du. Ikusleen artean ere istorio bitxi eta politak aurkitu ditugu.
Osakidetzak 577 prestakuntza lanpostu eskainiko dizkie mediku eta erizain egoiliarrei, aurreko ikasturtean baino 11 gehiago
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak esan du aurten ere ahalik eta lanpostu gehien eskaini dituela Lehen Mailako Arretari lotutako kategorietan. Zehazki, Familia eta Komunitate Medikuntzan 115 dira, Familia eta Komunitate Erizaintzan 37, eta Pediatrian 30.
Erraldoien Konpartsak, Andre Maria Zuriaren Kofradiak eta hiru Urrezko Zeledonek txupinazoa botako dute Gasteizen
Horrela, Joseba Perea, Blanca Aguillo, Joseba Fiestras, Satur Garcia eta Begoña Divar izango dira txupinazoa jaurtitzeko arduradunak, Gasteizko Udaleko PPren bozeramaileak iragarri duenez.
Milaka iruindar kalera irten diran San Fermin omentzeko, jaietako egun handian
Milaka pertsonak zuzenean ikusi nahi izan dute San Ferminen prozesio tradizionala. Santua San Lorenzo elizatik atera denetik ibilbidea amaitu arte, txaloak ez dira isildu Iruñeko kaleetan.
Uztailaren 8ko entzierroa, zuzenean
Sanferminetako uztailaren 8ko entzierroa bertatik bertara Orainen, 07:40etik aurrera.
Nafarroako Gurutze Gorriak omenaldi hunkigarria egin dio Jose Aldabari
Sanferminetako entzierroetako osasun-dispositiboan egindako informazio-lanagatik ezaguna, lankideek omenaldia egin diote entzierroa hasi baino lehen. Jose Aldaba urtarrilaren 31n hil zen, 58 urte zituela.
Hizkera inklusiboa erabiltzeak ekidin egiten du munduari maskulinotik begiratzea, ikerketa baten arabera
Laura Vela-Plo, Marina Ortega-Andres eta Marta De Pedis ikertzaileek osatutako taldeak “erresistentzia” ugari hauteman eta baliogabe utzi dituzte hizkera inklusiboa ez erabiltzeko zabaldutako “aitzakiak”.