Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarte animalista batek salatu du Basauriko Udalak ez dituela jasotzen abandonatutako katuak

Toñi Esteban Aprova (Asociación Provida Animal) elkarteko presidenteak salatu du Udalak ez dituela kaleko katuak biltzen, ezta zaurituta edo noraezean daudenean ere.
gatos abandonaod
Kaleko katuak. Irudia: Asociación Provida Animal

Aprova (Asociación Provida Animal) elkarteak salatu duenez, Basauriko Udalak (Bizkaia) ez du bere araudia betetzen, ez baititu jasotzen kalean abandonatuta edo galduta dauden katuak.

EFEri egindako adierazpenetan, Toñi Esteban Aprova elkarteko presidenteak esan du katuak jasotzeko zerbitzua ez dagoela kontratatuta (txakurrak jasotzekoa, berriz, bai), eta salatu duenez, Udalak ez ditu animalia horien ardura bere gain hartzen, ezta zaurituta edo noraezean daudenean ere.

Elkarteko presidentearen hitzetan, herritar askok, katu bat zaurituta edo galduta aurkitzen dutenean, udaltzainei jakinarazten diete, baina Udaltzaingoak ez ditu jasotzen, eta ez dira harremanetan jartzen bilketa-enpresarekin, ez baitute zerbitzu hori kontratatuta.

Jokabide hori, Toñi Estebanen arabera, udal-ordenantzaren aurkakoa da, Udalak bere gain hartu behar baitu txakur eta katu abandonatuak zaintzeko ardura.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Segurtasun sailburuordeak elkartasuna agertu die ertzainei, eta Ordizian gertatutakoa "oso larria eta onartezina" dela salatu du

Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak azaldu duenez, larrien dagoen ertzaina Gurutzetako Ospitalera eraman dute, ebakuntza egitera, masailezurra eta lepauztaia hautsita baititu. “Gertatutakoa onartezina eta oso larria da. Ikerketa amaieraraino joango da eraso latz honen erantzukizun guztiak argitzeko. Pertsona gehiago inplikatuta dauden jakin nahi dugu”, esan du Ituartek, eta elkartasuna agertu die erasoa jasan duten ertzainen senideei eta Ordizian izandako ertzainei.

Gehiago kargatu