Poliziak "Torbe" porno produktore portugaletetarra atxilotu zuen Barajasen, sexu-erasoa egotzita
Espainiako Poliziak Ignacio Allende Fernandez Torbe helduentzako eduki zinematografikoen ekoizlea atxilotu zuen joan den astean Adolfo Suarez Madrid-Barajas aireportuan, emakume gazte batek sexu-erasoagatik salaketa jarri baitzuen.
Poliziak baieztatu duenez, ekoizlea Habanatik (Kuba) zetorren, 13:30 aldera lur hartu zuen eta bertan atxilotu egin zuten, sexu-erasoa, pertsona trafikoa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita.
Hurrengo egunean, kontsultatutako iturrien arabera, haren bizilekua miatu zuten, eta larunbatean epailearen esku utzi zuten.
El Paisek aurreratu duenez, biktimak ikertzaileei adierazi zienez, porno ekoizleak engainatuta etorri zen bere herrialdetik, eta Espainiara heldu zenean, etxebizitza batean atxilo hartu zuen Allendek, eta abusuak egiten omen zizkion.
2016an ere atxilotu zuten helduentzako zinema-ekoizlea, bederatzi pertsonarekin batera, 16 urteko adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita.
2023ko irailean epaitu zuten, haur pornografia banatzeagatik eta edukitzeagatik. Torbek aitortu egin zuen gertatutakoa, eta Fiskaltzarekin eta akusazioekin akordio bat lortu ondoren, ez zuen kartzelan sartu behar izan, akusazioak ia zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu arren bi urtekoa baino ez ziotelako ezarri.
Bere garaian iturri juridikoek zabaldu zutenez, 2008an adingabeak galbideratzeagatik ezarritako iraungitako kondena bat ere badu.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea egin du Itaiak Iruñean, hirugarren solairutik erori zen emakumearen heriotza salatzeko
Mugimendu feministak hilketa matxista kasutzat hartzen du emakumearen heriotza. Izan ere, gizon bat atxilotu dute, urruntze-agindua urratzea egotzita. Itaiak erantzun irmoa eskatu du emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean.
Trebiñun euskararen irakaskuntza eta erabilera sustatzeko berme eta neurriak eskatu dituzte herritarrek
Argantzonen egindako agerraldian, gogoratu dute Espainiako Gobernuak sinatua eta berretsia duela Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna, eta, beraz, horrekiko hartutako konpromisoak Gaztela eta Leongo administrazioek ere bete behar lituzketela. Espainiako Gobernuari eta eratze bidean dagoen Gaztela eta Leongo Gobernuari igorriko dizkiete gaur egindako eskariak.
Booking.com plataformak hainbat bezeroren datuak agerira atera ditu, zibereraso bat jasan ostean
Konpainiak mezu bat bidali die bere erabiltzaileei, ohartarazteko "baimenik ez zuten hirugarren pertsonek" erreserbei lotutako informazioa eskuratzeko aukera izan dutela; izen-abizenak, helbideak, telefono zenbakiak eta bezeroek ostatuei emandako beste zenbait datu. Hala ere, enpresak ziurtatu du zibererasoak ez duela bankuko datuetan eraginik izan.
Adinekoen Euskal Estrategiak lehen aldiz landuko du sexu aniztasuna
Adinekoen ongizate integrala sustatzeko, 16 proiektu biltzen ditu Jaurlaritzaren estrategia berriak. Horien artean, berritasunetako bat da Sexu Aniztasunaren eta Generoaren Estrategia, pertsona guztiek, adina edozein dela ere, beren sexualitateari dagokionez aske bizi daitezen.
Ertzaintza Donostiako Alde Zaharrean izandako sexu-eraso bat ikertzen ari da
Martxoaren 31n gertatutako beste eraso baten ondoren jakin da honen berri; kasu hartako ustezko egilea espetxean dago jada.
Ander Aldazabal, Lekeitioko alkatea: "Justiziak arrazoi eman digu, eta alde horretatik oso pozik gaude"
Halere, Lekeitioko alkateak onartu egin du pena handiz hartu duela Udalak inguruko herrietako bizilagunei EAEko Auzitegi Nagusiak ezarritako muga. "Horri irtenbidea emateko ditugun aukerak aztertzen gabiltza, baina orain legea bete behar dugu, eta, aurten, behinik behin, ezingo dute egoiliarren txartela eskuratu", erantsi du.
Hainbat lagun atera dituzte Iruñeko Aranzadiko komentu zaharretik, birgaitze lanak hasi behar dituzte eta
Udalak aldi baterako bizitoki aukerak eskaini dizkie agustindarren komentu zaharrean lo egiten zuten (75 ziren) lagun gehienei. Bertan, sendatze neurologikorako osasun-zentro bat egongo da.
Auzitegi Nagusiak onartu egin du Lekeitioko aparkaleku sistema, baina herrigunea egoiliarrentzat utzita
Udalak ezarritako aparkaleku sistema egokitzat jo du, beraz, EAEko Auzitegi Nagusiak, nahiz eta ebatzi duen puntu batean orain arteko araua "diskriminatzailea" zela, Munitibarko, Aulestiko, Gizaburuagako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Eako bizilagunek bazutelako herrigunean aparkatzeko aukera; gainerako ez-egoilarrek ez bezala.
Butroeko gazteluaren zaharberritzea azken fasean sartu da, eta uda baino lehen amaituko dituzte lanak
2024an hasitako lanek egitura-arazo nagusiak konpondu dituzte, eta gaur egun barruko akaberekin dabiltza lanean.
Osakidetzak telerrehabilitazio zerbitzua jarriko du martxan, aurrez aurreko eta online saioak uztartzen dituen eredu hibridoa
Sorbaldako, lunbarreko eta lepoko patologia duten gaixoak izango dira telerrehabilitzazioa jasotzen lehendabizikoak. Araban hasiko da oraingoz, baina asmoa da lurralde guztietara zabaltzea.