Delituak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostiralean Anoetan txirrindulari baten heriotzan inplikatutako autoko gidaria epailearen esku utzi dute

Istripua ostiral arratsaldeko zortzietan gertatu zen, eta bertaratutako osasun-zerbitzuek Zizurkilgo 53 urteko kirolariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Ostiralean GI-3630 errepidean, Anoeta parean txirrindulari bat harrapatu zuen gidaria atxilotu du, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat eta zuhurtziagabekeriazko giza hilketa bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hil egin baitzen txirrindularia. 

Istripua ostiral arratsaldeko zortzietan gertatu zen, eta bertaratutako osasun zerbitzuek Zizurkilgo 53 urteko kirolariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Ertzaintzak ibilgailuaren gidaria atxilotu zuen istripua gertatu zen lekuan, polizia-etxera eramateko eta larunbat arratsaldean epailearen esku utzi dute. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu