Istiluak izan dira bart Azpeitian gazte batzuen eta polizia agenteen artean, eta bi ertzain zauritu dira
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak gertakaria gaitzetsi du, eta elkartasun osoa adierazi die agenteei. Bien bitartean, Azpeitiko Gaztetxeak "poliziaren gehiegikeria" salatzeko elkarretaratzea deitu du gaur, 18:30ean, Azpeitiko plazan.
Azpeitiko Udaltzaingoa. Artxiboko irudia.
Bart gauean, istiluak izan dira Azpeitian gazte talde baten eta polizia agenteen artean. Gertakariak bi ertzain arin zauritu utzi ditu. Momentuz, atxilotu bat dago eta Ertzaintzak diligentziak ireki ditu.
Ertzaintzak azaldutakoaren arabera, istiluak larunbat goizaldeko 4ak aldera hasi dira, Ertzaintzaren patruila batek gazte bat identifikatu eta isuna proposatu ostean, hiri-altzarietan pintadak egiteagatik. Handik gutxira, gazte talde handi batek Udaltzaingoaren bulegoetara jo eta agenteei eraso omen die, polizia-etxea ere erasotuz. Egoera bideratzeko Ertzaintzaren esku hartzea beharrezkoatzat hartu dute.
Azkenik, udaleko zinegotzi batek bitartekotza lanak egin behar izan ditu egoera baretzeko eta taldea sakabanatzeko.
Bi ertzain arin zauritu dira istiluetan. Horregatik, Ertzaintzak diligentziak ireki ditu, eta auzia agintaritza judizialera eramango da.
Bestalde, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak babesa helarazi die bart lanean zeuden udaltzainei, eta lasaitasun mezu bat bidali nahi izan du. Hala eta guztiz ere, Ertzaintzaren segurtasun dispositiboa "neurriz kanpokoa" izan dela azpimarratu du.
"Gure udaltzainek babes falta sentitu dute, eta Ertzaintzari deitu diote (...) bueltan, Ertzaintzaren izugarrizko segurtasun dispositiboa izan da (...). Oraindik informazioa falta zaigu, baina guretzat tenstioak areagotzeko jarrerak ez dira onargarriak", gaineratu du Alkortak.
Amaitzeko, alkateak dei egin die azpeitiarrei hastear diren jaiak kolektibo guztiekiko errespetuz bizitzeko.
Azpeitiko Gaztetxea: "Poliziaren gehiegikeria"
Azpeitiko Gaztetxeak, ordea, agenteei leporatu die gertatutakoa eta "poliziaren gehiegikeria" salatu du.
Gaztetxearen arabera, gazte taldeak ez zituen agenteak ezta polizia-etxea erasotu. Azaldu dutenez, istilua gazte bat pila kontenedore batean rotulagailu batekin margotzeagatik indentifikatu ostean sortu ziren. Hori horrela, gazte talde batek gertatutakoa salatzeko hurbildu zen komisaldegira. Orduan, ertzain patrullek bertan ziren gazteak erasotu eta jipoitu omen zituen.
Horrenbestez, elkarretaratzea deitu du gaur, 18:30ean, Azpeitiko Plazan.
Eusko Jaurlaritza: "Gertakari onartezinak"
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak Azpeitian izandako gertakariak gaitzetsi ditu.
"Gure gizartean lekurik ez duten eta bizikidetzaren aurkako gertakari oso larriak eta onartezinak dira", adierazi du Segurtasun sailak jasotakoa salatuz.
Euskal gizarteari eskatzen diogu horrelako gertaerak ez onartzeko eta gaitzesteko. Guztion esku dago, gizarte gisa dugun betebeharra da, profesionaltasunez babesten gaituztenak babestea.
Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak elkartasuna adierazi die Azpeitiko Udaltzaingoko eta Ertzaintzako agenteei.
EUSPEL: “Utzikeriaren ondorio”
Euskal Polizien Elkartasuna (EUSPEL) sindikatuak salatu du Azpeitiko Udaltzaingoaren egoera eta gertatutakoa "utzikeriaren, inprobisazioaren eta inbertsio faltaren ondorio" dela azpimarratu du.
Horregatik, sindikatua lau neurri exijitu ditu: Lehenik, berehalako ikerketa eta arduradunen identifikazioa; bigarrenik, erantzukizun penalak ezartzea egileei; hirugarrenik, baliabide tekniko eta gizatiarren berehalako hornidura; eta, azkenik, agenteentzako babes instituzional eraginkorra eta erreala.
Albiste gehiago gizartea
Dozenaka lagun batu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan, EHEk deitutako elkarretaratzeetan
Euskara lehenesteko eta bigarren mailako hizkuntza gisa tratatzeari uzteko eskatu diete erkaunde sozial, kultural, ekonomiko eta politikoei, hizkuntza politikan euskararen aldeko jauzia egiteko.
LEAk sutearen osteko babesa eskertu du eta bideo hunkigarri batekin berretsi du enpresaren jarraipena
Enpresak iragarri du irailaren amaieran hasiko dela berriro ekoizten, Gamarrako industrialdean dagoen 13.000 m²-ko behin-behineko nabe batean.
Samaniegon desagertutako 70 urteko gizonaren bilaketari ekin diote berriro
Arabako Errioxako landa-eremuan bilatzen ari dira gizona. Desagertuak praka beixak eta niki urdin argi bat zeramatzan jantzita azken aldiz ikusi zutenean.
Kobetamendiko karabana eta autokarabanen gunea martxan izango da igandetik aurrera, Bilbao BBK Live jaialdia amaitu ostean
Udalak instalazioak berritu berri ditu, azken urteetan izandako erabiltzaileen gorakada nabarmenari erantzuteko. Hemendik aurrera Bilbao Caravan Park izena izango du. Azpiegitura nagusi berri bat sortu da eta instalazio zaharra eraldatu da.
Espetxera bidali du epaileak Anoetan txirrindulari bat harrapatu eta hiltzea leporatuta atxilotutako gidaria
Istripua ostiral arratsaldeko zortzietan gertatu zen, eta bertaratutako osasun-zerbitzuek Zizurkilgo 53 urteko kirolariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Bilboko Konpartsek jai giroan abiatu dute Aste Nagusirako atzerako kontaketa
Urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, konpartsa guztietako kideei eta bilbotarrei zabalik, konpartsakidetzera animatu daitezen, Aste Nagusia eta gainerako jaiak bizitzeko oso modu berezia baita. Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko hilabete eskas geratzen dela gogorarazi dute Bilboko Konpartsek, adiskide arteko giroan, Konpartsakide Egun honetan.
Ibiko suteak ez du sugarrik, eta Navaluengakoak jada 1.500 hektarea erre ditu
Ibin (Alacant), Font Roja parke naturaletik gertu, piztutako baso-sutea perimetratzea lortu dute, eta jada ez du sugarrik. Hala ere, suak martxan jarraitzen du Navaluengan (Avila), 26 kilometroko perimetroarekin, eta 1.500 hektarean da jada.
Zaleak prest Peyresourden, Frantziako Tourraren 14. etapa ikusteko
Familia eta kuadrila asko hiru egun lehenago bertaratu dira lekurik onena hartzera, eta giroaz gozatzera. Hala, dozenaka karabana eta furgonetek kanpaleku erraldoia sortu dute egunotan.
Euskal Herria, arrazakeriaren aurrean, erantzun antolatua
Nafarroako eta Bizkaiko arrazismoaren aurkako kolektiboek elkarretaratzeak egin dituzte larunbat honetan, gorrotoak eta indarkeria arrazistak gora egin dutela salatzeko.