Tauromakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruindarren % 52 ados daude zezenketekin, eta % 46, kontra

Zezenketak nahi dituztenen artean, % 31 erabat ados daude, eta % 20,6 ados. Ezezkoen artean, berriz, % 26,3 ez daude batere ados, eta % 19,3 ez daude ados. Herritarren % 2k ez dute gai horri buruzko iritzirik eman nahi izan.

Iruñeko zezen-plaza. Artxiboko argazkia: EFE

Iruñeko herritarren % 52 ados daude sanferminetako zezenketekin; % 46, berriz, aurka. Hala ere, iruindarren % 80k entzierroak babesten dituzte, Iruñeko Udalak jaien inguruan herritarren artean egin duen azken galdeketaren arabera.

Tauromakia aztergai, 1.458 pertsonak hartu dute parte galdeketan, eta ostiral honetan aurkeztu ditu Mikel Armendariz Sustapen Ekonomikoko zinegotziak hortik lortutako datuak, prentsaurrekoan.

Zezenketak nahi dituztenen artean, % 31 erabat ados daude eta % 20,6 ados. Aitzitik, % 26,3 guztiz desados daude eta % 19,3 ez daude ados. Bestalde, herritarren % 2k ez dute gai horri buruzko iritzirik eman nahi izan.

Gizonen eta emakumeen iritzien arteko aldea oso handia da. Gizonen % 36,9 erabat ados daude zezenketekin; emakumeen artean, ordea, % 26 baino ez dira horien aldekoak. Horrekin ados daudenen artean, berriz, askoz ere gehiago dira emakumezkoak: emakumeen % 31,2 eta gizonen % 20,9 dira kontrakoak.

Datuak adinaren arabera bereizita, 65 urte edo gehiago dituzten herritarren artean dute babes handiena zezenketek (% 47,2). Aitzitik, gazteenak (15-29 urte) eta adin-ertainekoak (30-44 urte) dira erabateko desadostasun tasarik altuena dutenak; % 30ekoa eta % 33,7koa, hurrenez hurren. 

Bukatzeko, % 71 ados daude zezenketen antzekoak diren beste ekitaldi batzuekin, bigantxekin eta errekortariekin, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X