Izkiko Parke Naturalak 'Starlight helmuga' ziurtagiria lortu du, zeru izartuak behatzeko ezaugarri onak izateagatik
Agiri horrek duela urte batzuetatik hona landu diren ekimenak aitortu ditu, hala nola ingurumen-hezkuntzaren eskaintza eta ingurumenaren gaineko ekintza sustatzeko neurriak.
Arabako Izkiko Parke Naturaleko zeruak Starlight helmuga ziurtagiria lortu berri du, zeru izartuak ikusteko ezaugarri apartak dituela egiaztatzen duena.
Zeruaren kalitatea, ingurumen hezkuntzaren eskaintza eta helmugako ingurumenaren gaineko ekintza dira ziurtatu beharreko espazioaren egokitasuna zehazteko ebaluatu beharreko alderdiak.
Starlight helmugek, beren zeruen kalitatea eta babesa bermatzeko bitartekoak egiaztatzeaz gain, eskaintzarekin lotutako azpiegitura eta jarduera egokiak ere egiaztatu behar dituzte.
Agiriak duela urte batzuetatik hona landu diren ekimenak aitortu ditu, hala nola Korresko herriak Parke Naturalaren laguntzarekin 2017an egin zuen argiztapen aldaketa, La Otro Mitad elkarte astronomikoarekin egindako hitzarmena (behatoki astronomikoa erabiltzeko) eta Arabako Mendialdeko kuadrillarekin batera egindako jarduerak (eskualdeko begiratoki astronomikoen sarea tartean).
Auditoria prozesuaren ardatza helmugako produktuak aztertzea izan da, hala nola ostatuen eskaintza, bisitarien zerbitzura dauden behaketa bitartekoak, interpretazio astronomikoaz arduratzen diren langileen prestakuntza, besteak beste, eta haiek gaueko naturaren kontserbazioan integratzea.
Akreditazioaren ondoren, parke naturalak neurri batzuk hartu behar ditu, datozen hilabeteetan lan plan batean jasoko direnak. Plan horrek prestakuntza plan bat, jarduera agenda bat eta inguruko herrien argiztapena jasangarriagoa izateko proposamen bat jasoko ditu.
"Izkiko parke naturalak erakargarriago egiten ditu bertako paisaia eta biodibertsitate bikainak, eta ikuspegi berri bat gehitzen dio bere hezkuntza eta turismo eskaintzari, bere gaueko zerua estandarte berri gisa hartuta" nabarmendu du Saray Zarate Ekonomiaren Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko diputatuak..
"Ekintza honen bidez, Arabako Foru Aldundiak gaueko zeruaren kalitateari balioa eman nahi dio, eta hura babesteko neurriak bultzatu nahi ditu, arke naturalaren biodibertsitatea kontserbatzeko jarduketen barruan", azpimarratu du foru arduradunak.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEk hamar aldiz handitu du gaitasun handiko ikasleen detekzioa azken bost urteotan
2019an 747 ikasle zeuden identifikatuta eta gaur egun 7.327 dira; igoera nabarmen hori eskola publiko zein itunpekoetan ezarritako detekzio goiztiarrerako ereduari esker lortu da.
Nelson David Morenok ukatu egin du Bilbon 73 urteko gizon bat hil izana
Asteazken honetan hasi da Bilbon 2021eko urriaren 5ean zendu zen gizon baten heriotza argitzeko epaiketa. Akusatua 37ko kartzela-zigorra betetzen ari da dagoeneko, beste krimen batzuengatik. Bost gizonen hilketekin lotu dute, baina, ikertzaileen aburuz, 7 krimenen ardura izan dezake.
Maialen Mazonen ustezko hiltzaileak “barkamena” eskatu du epaiketako azken unean
Arabako Lurralde Auzitegian egin duten epaiketa epai zain gelditu da asteazken honetan, aldeek euren ondorioak aurkeztu ondoren. Fiskaltzak eta akusazioek 45 urteko zigorrak eskatzen dituzte, hilketagatik, bi abortu deliturengatik eta adin txikiko bat abandonatzeagatik, akusatuak “nahita” hil zuela emakumea eta egoeraz “jakitun” zegoela uste dutelako. Defentsak absoluzioa eskatu du, hilketaren unean, “errealitatetik erabat deskonektatuta” zegoela argudiatuta.
Medikuen grebari amaiera emateko eskatu dio Alberto Martinezek Osasun Ministerioari
Estatutu markoari buruzko akordiorik ezean, datorren astelehenean laugarren greba astea hasiko dute medikuek. Alberto Martinez Osasun sailburuak azpimarratu duenez, Osakidetza ahaleginak egiten ari da arazoa bideratzeko, baina gatazkari amaiera emateko giltza Osasun Ministerioak dauka.
Altza eta Galtzaraborda arteko Topo zatia uztailaren 18an jarriko da martxan
Zati hori zabaltzeak, batetik, Altzako geltokian trenak nahitaez errebotatzea saihestuko du, eta bestetik, Pasai Antxoko lurpeko geltoki berria estreinatzea ekarriko du, terminal zaharra desegin eta biaduktua, eraikin artean sartuta dagoen trenbide-hesia, kenduta.
Nafarroako Ospitaleko jazarpen kasu batean "delitu zantzuak" ikusita, Fiskaltzara bidali du salaketa Osasun Departamentuak
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzuburu baten aurka jazarpenagatiko salaketa jarri zen, modu anonimoan, joan den abenduan. Sare sozial bateko kontuan argitaratu zen gero, eta horren berri zabaldu zen. Bertan, Nafarroako ospitale publiko horretako emakumezko mediku batek salatu zuen zerbitzuburu horren hizkerak eta jokabideak "emakumeak gutxiesten, umiliatzen eta gauzatzat jotzen" zituela, eta zuzendaritzari "ezer ez egitea" leporatzen zion, "jakitun egon arren".
Osakidetzak ia 60.000 euroko soldata eskaini die barneko mediku egoiliarrei
Bigarren urtez jarraian Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programa abiatu du Osakidetzak, azken urteko egoiliarrak bertan geratzeko eta talentua erakartzeko asmoz. Hortaz, lehen edizioan baino 2.500 euro gehiago irabaziko dute erresidentzia amaitu eta Osakidetzan lan egiten duten medikuek.
Abian da Nelson David Moreno Bolañosen aurkako beste epaiketa bat: 73 urteko gizon bat hiltzea egozten zaio, app baten bidez zita bat izan ondoren
Akusatuari 37 urteko kondena ezarri zaio, beste hiru epaiketatan; gutxienez bost gizonezko homosexualen heriotzarekin lotu dute ikertzaileek, baina zazpi ere izan litezke.
Adimen gaitasun handiko helduak eta arrakastaren mitoa
Adimen handiko helduek benetan al dute bizimodu errazagoa? Asier Arrieta psikologoak eta heldutan diagnostikatutako Haizea Lopez idazleak ikuspegi anitzeko errealitatea deskribatu dute. Izan ere, potentzial handiarekin bizitzeak ez du derrigor bizitza errazago bihurtzen, diagnostiko berantiarra, autoexijentzia, antsietatea eta ingurukoen espektatibak tartean daude eta.
Aranako harrera zentroa urrian zabalduko dute eta 120 pertsonentzako lekua izango du
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, plaza kopurua murriztu izanaren arrazoia da —hasiera batean, 350 plaza zeuden aurreikusita— duela hiru urte proiektua pentsatu zenean baino errefuxiatu gutxiago ari direla iristen egun Estatura. Ondorioz, "presioa nabarmen murriztu" da.