GOIDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alice depresioak 120 l/m2 utzi ditu Cartagenan eta 100 l/m2 Valentziako Erkidegoko toki batzuetan, baina ez du gorabehera larririk eragin

Murtziako 12 udalerritan bertan behera utzi dituzte eskolak, eta erkidegoko hainbat bide eta errepide itxi behar izan dituzte.

FOTODELDÍA LA MANGA (MURCIA), 10/10/2025.- Efectivos de Bomberos, Protección Civil y Guardia Civil desalojan a los vecinos del camping Villas Caravaning de La Manga (Murcia) debido a las intensas lluvias que están cayendo este viernes en la comarca de Cartagena. EFE/Marcial Guillén

Alice goi-geruzetako depresio isolatuak hainbat gorabehera eragin ditu errepideetan. Argazkia: EFE

Alice goi-geruzetako depresio isolatuak (GOIDI) eragindako euriteek metro koadroko 120 litro utzi dituzte ordubetean Cartagenako kostaldean, eta 67 pertsona ebakuatu dituzte Murtziako Eskualdean. Dena dela, ez da gorabehera larririk izan, abisu gorria indarrean egon arren.

Testuinguru horretan, alerta maila gorena ezarri dute ostiralean, ordubetean metro koadroko 60 litro biltzeko aukera baitzegoen Mazarronen eta Cartagenan, eta maila laranja Segurako ibarrean eta Guadalentingoan, baita Lorcan eta Aguilasen ere.

Euriteek eragindako ur-pilaketa handienak Benipilako (Cartagena) euri-bidean bildu dituzte; izan ere, metro koadroko 73,4 litro pilatu dira azken 24 orduetan, eta 34,8 litro jaso dituzte ordu bakarrean.

Cartagena hirian ere prezipitazio handiak izan dira, metro koadroko 53,6 litro ordubetean, eta San Javierren 36,3 litro neurtu dituzte.

Prezipitazio handien ondorioz, 67 pertsona erreskatatu behar izan dituzte Murtziako Eskualdean, eta pertsona batzuek uko egin diote ebakuazioari, Udaltzaingoak eta Babes Zibilak uholde arrisku handiaz ohartarazi arren.

Valentziako Erkidegoan, berriz, ordubetean metro koadroko 100 litro baino gehiago pilatu dira ostiral eguerdira arte, batez ere Safor (Valentzia) eta Marina Alta (Alacant) eskualdeetan; eurite iraunkorrak eta oso gogorrak izan dira bertan, baina ez dute eragin handirik izan.

Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak alerta gorria ezarri du ostiral honetarako Alacanteko hegoaldeko kostaldean, ordubetean metro koadroko 180 litro pilatu daitezkeelako; alerta laranja Valentziako kostaldean eta Alacanteko hegoaldeko eta iparraldeko kostaldean; eta abisu horia Castelloko kostaldean, Valentziako iparraldeko barnealdean eta Alacanteko barnealdean.

Ezegonkortasun-egoerak aldaketarik gabe jarraituko du larunbatean penintsulako ekialdeko herenean, Melillan, Gibraltarko itsasartean eta Balear Uharteetan, Alice goi-geruzetako depresio isolatuaren eragina dela eta. Prezipitazio handiak, ekaitzak eta, toki jakin batzuetan, txingorra espero dira Balearretan eta penintsulako ekialdean.

Zure interesekoa izan daiteke

TSJPV TRIBUNAL SUPERIOR JUSTICIA DEL PAIS VASCO
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat jo du euskara eskatzeagatik Gipuzkoako Aldundiaren LEP bat baliogabetu izana

Horrela, auzitegiak berretsi egin du aurrez Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaia. Ebazpenak azpimarratzen duenez, lanpostu guztietan euskara eskatzeak "berdintasun baldintzetan lanpostu publikoa lortzeko oinarrizko eskubidea" urratzen zaien "probintzia horretako biztanleen ia erdiei", gaineratzen duenez "administrazioarekin egiten diren harremanetan % 20-% 25 baino egiten dira egiten euskaraz". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X