Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Zarautzen emakume baten hilketa salatzeko
Zarauzko Udalak elkarretaratzea deitu du 19:00etan Lege Zaharren Enparantzan, 47 urteko gizon bat atxilotu ostean 53 urteko emakume bat hil izana leporatuta. Erakundeek eta kolektiboek gaitzespena eta babesa adierazi diete biktimaren ingurukoei.
Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Zarautzen gertatutako hilketa gaitzesteko. Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan.
Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu zuen asteazkenean, 53 urteko emakume baten hilketarekin lotuta. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, agenteek aurreko gauean jaso zuten emakumearen heriotzaren berri, eta susmagarria atxilotzea eragin zuen ikerketa abiatu zuten.
Horrela, legeak genero-indarkeriatzat hartzen duen bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aurkako krimena izango litzatekeen ala ez ikertzen ari dira, ez baitago argi bien arteko harremana. Halere, instituzioek indarkeria matxistaren inguruko protokoloak jarri dituzte martxan.
Zarauzko Udalak premiazko Bozeramaileen Batzordea deitu, eta gertatutakoa "hilketa matxista" gisa kalifikatzen duen adierazpen instituzionala onartu du. Udalak "emakumeen aurkako indarkeria matxistaren adierazpen guztiak" salatu ditu bertan, eta gertatutakoaren aurrean "gaitzespen handiena eta sumindura handiena" agertu ditu.
Era berean, Udalak "babes eta elkartasun osoa helarazi die biktimaren senideei eta gertukoei", eta indarkeria matxistaren aurrean arreta eta babesa emateko zerbitzu espezializatuak eskaini dizkie.
Udalak "gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago baten alde" lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du, eta herritarrei dei egin die "emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenen aurrean jarrera aktiboa har dezaten, ez onartuz, isilik egon gabe eta indarkeria jasaten dutenei babes osoa emanez".
Emakundek ere gaitzetsi du hilketa, eta babesa adierazi die biktimaren familiari eta gertukoei. Erakundeak kasu horietarako aurreikusitako protokoloa aktibatu du, eta herrian deitutako elkarretaratzean parte hartuko du.
Ildo beretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak "samina eta elkartasuna" agertu dizkie biktimaren hurbilekoei, eta gaur eguerdian lantokietan elkarretaratzera deitu ditu langileak. Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak ere bat egin du gaitzespenekin, eta "heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dute erakusten", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ireki dute A-15 errepidea Iruñerako noranzkoan, kamioi baten matxuragatik itxita egon ostean
Villabonan kamioi batek matxura izan du, eta errepidea erabat itxi behar izan dute, kamioia erretiratu arte. Zirkulazioa N-I errepidetik bideratu dute.
Donostiako Ospitaleko sukaldean sartu gara: honela prestatzen dituzte otorduak
120 pertsona aritzen dira gosariak, bazkariak eta afariak eltze erraldoietan prestatzen, eta plater bakoitza pazientearen beharretara egokitzen dute. Sukalde bereizi bat dute alergiak eta intolerantziak dituzten gaixoentzat. Logeletatik bueltan datozen erretiluak hustu eta gero, dena garbitzen dute hurrengo otordurako.
Ehun ibilgailu baino gehiago identifikatu dituzte Buesa Arena ondoan hainbat pertsonak egindako hitzordu masibo batean
Guztira 23 ibilgailu salatu eta 124 pertsona identifikatu dituzte.
Surflari bat hil da Donibane Lohizuneko uretan
Ezbeharra atzo gertatu zen, lau metrotik gorako olatuak zeudenean. Beste surflari batzuk hari laguntzen saiatu ziren, baina itota hil zen.
Gizon bat atxilotu dute Sevillan, emaztea hiltzea egotzita
Hilotzak arma zuriz egindako indarkeria zantzuak zituen.
Talde kriminal bat desegin du Ertzaintzak, Oiartzungo eta Leaburuko etxebizitzetan lapurtzeagatik
Atxilotuak, 20, 23 eta 24 urtekoak, ertzain-etxean daude, epailearen esku uzteko zain.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, giza hilketa saiakera egotzita, gizon bati puntzoi batekin eraso egin ondoren
Manuel Iradier kalean jazo da erasoa, inguruko taberna batean liskarra izan ostean. Zauritua, 33 urtekoa, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
78 urteko gizon bat hil da Kasedan, traktore bat iraulita larri zauritu ostean
Ostiralean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, helikopteroz, larri, eta bertan ingresatu zuten, politraumatismo ugari zituela. Biharamunean hil da.
Belateko eta Almandozko tuneletako zirkulazioa berriro ireki dute iparraldeko noranzkoan
Zirkulazioa Iruñerako noranzkoan bakarrik ari dira desbideratzen, goizeko seietan kamioi batek su hartu ondoren.
Gabonak iritsi dira Gasteizera
Ostiral arratsaldean ireki dute La Florida parkeko Gabonetako azoka tradizionala. Gainera, etxeko txikienek Zulueta jauregian eman diezazkiekete gutunak Olentzerori eta Mari Domingiri, lorategiak pertsonaia mitiko horien etxe bihurtu baitira.