EAEn listeria eta E. coli dituen ahuntz gazta bat saltzen ari direla ohartarazi dute
Aurtengo abenduaren 10ean iraungitzen den "Suerte Ampanera" markako ahuntz gaztaren sorta bat da.
Argazkia: EITB
Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak (Aesan) EAEn eta beste erkidego batzuetan (Asturias, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Galizia eta Madrilgo Erkidegoa) "Suerte Ampanera" markako ahuntz-gaztaren lote bat Listeria monocytogenes eta Escherichia coli bakterioekin kutsatuta dagoela ohartarazi du.
2509262 lotea da, hain zuzen ere, ahuntz lizun zuriaren gaztarena, iraungitze data aurtengo abenduaren 10ekoa duena, eta 450 gramoko unitateetan saltzen dena.
Enpresak berak eman dio gorabeheraren berri elikagaien agentziari.
Agentziak aipatu lote horretako gazta ez kontsumitzeko deia egin die produktua etxean dutenei.
Kontsumitu ostean listeriosiarekin lotutako sintomak (goragalea, beherakoa edo sukarra) edukiz gero, osasun-zentro batera joateko gomendioa eman dute.
Haurdun daudenen kasuan, Aesan agentziak emandako gomendioak kontuan izateko aholkatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Adingabe batzuk ikerketapean dira Plentzian, hainbat urtez irakasle bat jazartzeagatik
Hain zuzen ere, Halloween gauean izan ziren azken erasoak Orduko hartan, 50 bat gaztek arrautzak eta limoiak jaurti zituzten irakaslearen etxebizitzaren kontra. Egoera horren aurrean, ohar bat bialdu du ikastetxeak, azaltzeko zortzi urte daramatzala irakasle horrek erasoak jasaten, eta neurri gisa eskolaz kanpoko jarduera guztiak bertan behera utzi dituztela.
Palestinan ikusmin eta emozio handiz jarraitu dute Euskal Selekzioaren kontrako partida
Jerusalemgo ipar-ekialdean dagoen Ramallah udalerriko bi tabernatan norgehiagoka nola jarraitu zuten ikusteko aukera izan du EITBk. Euskal Herriarekin oso eskertuta ikusi ditugu palestinarrak, jasotako babesagatik.
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidak harrera oso ona izan du ETB1en
Partida historikoak 322.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta Nafarroan, audientziaren % 21,1 erakarrita.
Euskal Selekzioa eta Palestina bat eginda, futboletik harago doan partidari amaiera hunkigarria emateko
Bi selekzioek emozioz eta sinbolismoz beteriko partida jokatu dute San Mamesen. Emaitza gorabehera, Palestinarekiko babesa, errekonozimendua eta elkartasuna erakusteko festa ederra izan da bi taldeen arteko topaketa.
Bi herri, aldarri bat
Kirol ekitaldi batetik haratago doan hitzordua bizi izan da larunbat honetan San Mamesen eta, oro har, Bilbon. Palestinarrak nozitzen ari diren genozidioa amaitzeko eskatu dute milaka lagunek aho batez, baita herri gisa aitortuak izateko eskubidea ere.
Milaka lagunek elkartasuna adierazi diote Palestinari Bilboko kaleetan, Palestinarekin Elkartasuna plataformak deitutako martxa jendetsuan
"Boikot Israel. Palestina askatu" oihu artean, hiriko kale nagusiak zeharkatu dituzte, Euskal Selekzioa-Palestina partidaren atarian, Palestinari babesa eta elkartasuna adierazteko.
Euskal gizarteak "genozidioaren amaierako partida" ospatu du
"Herri Libreak. Euskal Herria-Palestina. Genozidioa Stop" martxa solidarioak Bilboko kaleak bete ditu Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian. Igor Meñika Gernika-Palestina herri ekimenaren bozeramaileak adierazi du honakoa "genozidioaren amaierako partida" dela.
Euskal Selekzioa vs Palestina
San Mamesetik zuzenean.
Genozidoaren amaiera eta ofizialtasuna eskatu dituzte milaka lagunek Euskal Selekzioa-Palestina partidaren aurretik
Milaka lagun bildu ditu Gernika-Palestina, Gure Esku eta Gu ere bai! elkarteek deitutako manifestazioak Bilbon, baita handik ordubetera Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutakoak ere.
Israelgo erasoetan hildako kirolari palestinarrak omendu dituzte Arriagan
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak Bilboko erdigunean antolatu du omenaldia, goizeko lehen orduan, eta ehunka lagun bildu dira Palestinako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.