Elikadura-alerta zabaldu dute, Beiardi, Agort, Udabe eta Eroski marken gazta sorta batzuetan listeria atzemanda
Ohar batean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du listeria monocytogenesa atzeman dutela Beiardi, Agort, Udabe eta Eroski marketako ardi eta behi esne gordinarekin egindako nahasketa onduko gaztetan.
Listeria monocytogenes bakterioa atzeman dute Beiardi, Agort, Udabe eta Eroski marketako ardi eta behi esne gordinarekin egindako nahasketa onduko gaztetan: sorta bat baino gehiagotakoak dira eta iraungitze-data ezberdina dute.
Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, arratsaldean zabaldutako ohar batean. Bertan dioenez, Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bidez izan dute kutsatzearen berri, Nafarroako osasun-agintariek alerta-jakinarazpen bat bidali ondoren.
Osasun Sailaren arabera, gazta horiek Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan ez ezik, Gaztela Mantxan eta Aragoin ere banatu dituzte. Nolanahi ere, ez da baztertzen beste erkidego batzuetan ere banatu izana.
Alerta honen eraginpeko gaztaren bat duten herritarrei ez kontsumitzea gomendatzen zaie. Kaltetutako produkturen bat kontsumitu bada eta listeriosiarekin (gonbitoa, beherakoa edo sukarra) bateragarria den sintomatologia izanez gero, berriz, osasun-zentro batera joatea eskatzen da oharrean.
Halaber, haurdun dauden emakumeei Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Haurdunaldiaren Gidako elikadura-atala kontsultatzea aholkatzen zaie, bereziki haurdun dauden emakumeentzat garrantzitsuak diren elikadura-higieneari buruzko atala.
Azkenik, alerta berri honen aurrean higiene-neurriak zorroztearen garrantzia gogoratu du Jaurlaritzak.
Honakoak dira kaltetutako produktuak:
- Gazta nahastu ondua, esne gordinarekin egina, Beiardi markakoa (Lote zenbakia: 2528430. -Iraungitze data: 2026/09/29. Unitateko pisua: 500g).
- Gazta nahastu ondua, esne gordinarekin egina, Beiardi markakoa (Lote zenbakia: 2528410. Iraungitze data: 2026/09/09, 2026/09/10, 2026/09/17 eta 2026/09/22. Unitateko pisua: 3 kg).
- Gazta nahastu ondua, esne gordinarekin egina, Beiardi markakoa (Lote zenbakia: 2528410. Iraungitze data: 16/09/2026. Unitateko pisua: 200 g).
- Gazta nahastu ondua, esne gordinarekin egina, La Borda de AGORT markakoa (Lote zenbakia: 2528410. Iraungitze data: 2026/09/16. Unitateko pisua: 3 kg).
- Gazta nahasketa, esne gordinarekin egina, ketua, Udabe markakoa (Lote zenbakia: 2528410. Iraungitze data: 2026/09/12. Unitateko pisua: 250 g).
- Gazta nahasketa, esne gordinarekin egina, ketua, Eroski markakoa (Lote zenbakia: 2528410. Iraungitze data: 2026/10/22. Unitateko pisua: 250 g).
Zure interesekoa izan daiteke
EHUko ikasle talde batek gitarra bat egin dio Gatiburi
EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako irakasle eta ikasle talde batek gitarra bat egin dio Haimar Arejita Gatiburen gitarra-jotzaileari, abenduaren 13an, azken kontzertuan jo dezan. Udako gau batean, Boiseko Euskal Jaialdian sortu zen ideia; izan ere, orduko hartan Gatibuk eta Estitxu Garai EHUko errektoreordeak bat egin zuten.
Segurtasun dispositibo handia zabalduko dute Bilbon Athletic-PSG partidaren atarian
Athleticek Paris Saint-Germain hartuko du asteazken honetan San Mamesen, arrisku handiko Txapeldunen Ligako partida batean. Aurreikuspenen arabera, PSGko 2.500 zale baino gehiago bertaratuko dira, eta Ertzaintzak ez du baztertzen Frantziako beste puntu batzuetatik talde ultrak etortzea.
Emakume bat atxilotu dute Barajasko aireportuan, sabel faltsuan bi kilo kokaina ezkutatuta zeramatzala
Azaroaren 26an nazioarteko hegaldia egin eta Madrilera iritsi zen emakumea. Ohiko kontrol batean, agenteei emakumearen erantzunak susmagarriak iruditu zitzaizkien. Emakumeak, azkenean, protesi faltsua kendu zuen, eta ezkutuan zeraman droga agerian utzi.
Gasteizko Askabide klinikaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 21 pertsonak absolbitu egin dituzte
Abortuaren aurkako elkarretaratzeetan parte hartu zuten pertsonak absolbitu egin ditu Gasteizko Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak, koakzio deliturik egin ez zelakoan, ez zutelako sekula "indarkeriaz jokatu" biktima posibleen aurka.
Gizon batek bikotekidea hil du, Bartzelonan
Krimena goizalde honetan jazo da, Hospitalet de Llobregaten. Biktimarekin batera bizi zen etxebizitzan bertan atxilotu dute gizona.
Biriatuko ordainlekua itxita egongo da gaur gauean, A-63 errepideko obrak direla eta
21:00etan itxiko dute, eta bihar, asteazkena, berriro zabalduko dute, 06:00etan. AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailu eta kamioiak Irunen atera beharko dira.
Bizkaiko bizilagun bat hil da eta zazpi senide zauritu, Biescasen izandako istripu batean
Istripua 14:15ak aldera gertatu da, N-260a errepidean. Familiako batzuk zihoazen auto batek aurrez aurre jo du kontrako noranzkoan zihoan beste batekin, eta atzetik zihoazen beste familiako kide batzuen autoak lehenengoaren aurka talka egin du.
Segurtasun-kamerek Arabako lurrikara grabatu dute
Arabako errepideetako segurtasun kamerek bart gaueko lurrikararen unea grabatu dute. Lurrikara laburra izan den arren, bibrazioa ikus daiteke.
Gizon bat atxilotu dute Gernikan, bikotekide ohia jipoitu, aizkora batekin mehatxatu eta ordu luzez atxikitzeagatik
50 urteko gizonaren aurkako urruntze agindua zeukan indarrean, emakume horren aurkako tratu txarren beste kasu batengatik. Erasotzailea espetxeratzeko agindua eman du udalerriko Guardiako Epaitegiak.
Miguel Angel Montes, Iruña Okako alkatea: "Ez da kalte pertsonalik ezta materialik izan, dena kontrolpean dago"
Gauerdia pasata, Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du. Miguel Angel Montes alkateak berak adierazi duenez, ez da inolako kalterik izan herrian. Gainera, alkateak lasaitasuna helarazi du, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko adituen txostenak eta ondorioak jasotzeko zain.