EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldoko bost ataritako bizilagunak konfinatu dituzte, haizeak aldamio bat mugitu duelako

Gainera, zuhaitz bat erori da Campo Volantin pasealekuan, Bilbon, ufada zakarren ondorioz, eta haizeak eraikin bateko hesiaren zati bat apurtu du.

barakaldo-andamioa
18:00 - 20:00

Haize-bolada bortitzak izan dira asteazken goizean Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat txokotan, eta gorabehera ugari eragin ditu, zuhaitzak erori dira eta hegazkinek arazoak izan dituzte Bilboko aireportuan lur hartzeko, esaterako. Barakaldon, Landaburu kaleko bost ataritako bizilagunak beren etxeetan konfinatuta daude, fatxadan dagoen aldamio bat ezegonkor baitago, haize-bolada bortitzek mugitu egin dutelako.

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, gertakaria eguerdian izan da; haizeak aldamioa mugitu du, eta fatxadan bermatuta dagoen arren, egituraren albo bat okertuta dago.

Angel Madrazo Herritarren Segurtasunerako zinegotzia eta udaltzainak bertaratu dira, eta 3, 5, 7, 9 eta 11 zenbakietako bizilagunei etxean geratzeko agindu diete, abisuen zain. Beharrezkoa bada soilik atera ahalko dira bizilagunak etxetik, eta betiere Udaltzaingoaren laguntzaz.

Barakaldon gertatutakoaz gain, Bilbon goizeko hamaikak aldera zuhaitz bat erori da Campo Volantinen, Udaleko iturriek baieztatu dutenez. Istripuan ez da inor zauritu, baina eraikin bateko hesiaren zati bat hautsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X