Ipar Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak

Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Agente bat Hendaian isuna jartzen. Argazkia: Hendaiako Herriko Etxea

Otsailetik hona, Bidasoa eskualdeko hainbat bizilagunek Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak kobratzeko gutunak jaso dituzte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iruzur izan zitezkeela ohartarazi eta ikerketa abiatu zuela jakinarazi ondoren, Hendaiako Herriko Etxeak oharra plazaratu du abisuak egiazkoak direla baieztatzeko.

Udalak adierazi du CARE izeneko Frantziako enpresa batekin hitzarmena adostu duela, atzerritarrei jarri dizkieten eta epez kanpo dauden aparkamendu-isunak “onez onean” kobratzeko. CAREk, bere aldetik, ahalordea eman dio Madrilen egoitza duen ML International enpresari, Espainiako Estatuan isun horiek kobratzeko kudeaketak egin ditzan.

Herriko Etxeak esan du administratiboki aparkamendu-isuna fakturatzat hartzen dela, eta ez duela epemugarik, eta, ondorioz, prozedura legezkoa dela nabarmendu du. Gaur egun, 2.200 gutun kobratu nahi omen dituzte prozedura hori baliatuz, eta QR kodearen erabilera segurua dela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X