Basauri-Basauri etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zelan eragingo du trafikoan Itzuliaren gaurko etapak?

Asteazken honetan Basaurin izango du abiapuntua eta helmuga, eta tartean 152,8 kilometro egingo ditu. Etapak eragina izango du trafikoan, besteak beste A-68an.

Paul-Seixas-Itzulia-2026-segunda-etapa-Aralar

Paul Seixas, Itzuliaren aurtengo edizioan. Argazkia: EFE

Itzulia Basque Country lasterketa Bilbotik abiatu zen astelehenean eta, asteartean Nafarroa zeharkatu ostean, Bizkaian da berriz ere. Asteazken honetan Basauri izango du abiapuntua eta helmuga, tartean 152,8 kilometro atzean utzita. Ostegunean, berriz, Galdakaotik irtengo da, eta herri horretan amaituko da, 167 kilometro egin ostean.

Ostiralean Eibar-Eibar etapa iritsiko da, eta azken etapa, larunbatean, Antzuolatik abiatuko da, Bergaran amaitzeko.

Lasterketak eragina izango du trafikoan. Asteazken honetan, Basauri-Basauri etapan, hauek dira aurreikusitako errepide-mozketak:

-A-8an, 110 irteeran: Lasterketa bi aldiz igaroko da puntu horretatik, eta bi mozketa izango dira, Kantabriarako noranzkoan. Lehengoa, 12:30-14:15; eta bigarrena, 16:00-18:15.

-A-8an, 111 irteeran: Lasterketa bi aldiz igaroko da puntu horretatik, eta bi mozketa izango dira, Donostiarako noranzkoan. Lehengoa, 12:30-14:15; eta bigarrena, 16:00-18:15.

-A-8 R-7an, 111 irteeran (Basauri): Donostiarako noranzkoan. Mozketa: 12:30-14:15.

-A-8 R-7an, 111 irteeran (Basauri): Kantabriarako noranzkoan. Mozketa: 12:30-14:15.

-Ap-68an, 1 irteeran. Bi noranzkoetan. Bi mozketa izango dira, lehengoa, 12:30-14:15; eta bigarrena, 16:00-18:00.

-Ap-68an, 2 irteeran. Gasteizerako noranzkoan. Mozketa: 12:30-14:15.

-Ap-68an, 4 irteeran. Bilborako noranzkoan. Mozketa: 15:30-17:00.

-Ap-68an, 5 irteeran (Altubeko bidesarian). Bi noranzkoetan. Mozketa: 14:30-17:00.

-Bi-636an, 16 irteeran (Balmaseda). Balmasedarako noranzkoan: 13:30-15:00.

-Bi-636an, 23tik 32ra bitarteko KPan. Bi noranzkoetan: 13:30-15:30.

Horrekin batera, udalerrietan mozketak izango dira. Etapa Basaurin hasiko da, 13:30ean, eta gero Laudio eta Soduperantz egingo du. 51,8. kilometroan Artziniegara helduko da, eta hortik aurrera etapako hiru mendatetarantz egingo du: lehenengo, Barrerilla; gero, Bikosgana; eta, azkenik, Sarasola. Basaurira iritsi aurretik, Itzulia Elexalde-Zaratamotik igaroko da. 

Etapa honako udalerritatik igaroko da: Basauri, Ugao, Arrankudiaga, Areta, Laudio, Okondo, Sodupe, Artziniega, Arrespalditza, Amurrio, Zuia, Ziorraga, Orozko, Zeberio, Zaratamo eta Basauri.

Osteguneko etapa, Galdakaotik

Ostegunean, berriz, Galdakaon hasi eta, ostean, kostalderantz egingo du etapak. Mozketa ugari izango dira Busturialdea eta Plentzia-Mungia eskualdeetan. Hauek dira espero diren errepideen mozketak:         

-Bi-30, 27 irteeran. Bi noranzkoetan. Mozketa: 12.30-17.30.

-Bi-30, 25 irteeran. Bi noranzkoetan. Mozketa: 15.15-18.00.

-Bi-20, 10 irteeran. Bi noranzkoetan. Mozketa: 15.00-18.00.

-N 634, 98tik 108ra bitarteko KP. Bi noranzkoetan. Mozketa: 12.30-18.00.

-Bi 631, 6,5 KP. Bi noranzkoetan. Mozketa: 14.30-18.00.

-Bi 635, 33tik 38ra bitarteko KP. Bi noranzkoetan. Mozketa: 13.00-15.00.

Horrekin batera, Galdakaotik abiatu ostean, lasterketa hainbat udalerritatik igaroko da: Larrabetzu, Morga, Muxika, Gernika, Forua, Murueta, Busturia, Sukarrieta, Mundaka, Bermeo, Bakio, Lemoiz, Maruri, Laukiz, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama, eta, azkenik, Txorierritik hainbat kilometro egin ostean, Galdakao.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X