ELIKADURA-ALERTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Listeria bakterioa atzeman dute EAEn banatutako Goya markako behi gazta batzuetan

Bi sortatan aurkitu dute bakterioa, eta jada eman dute horiek erretiratzeko agindua. Gorakoa, beherakoa edo sukarra dira listeria bakteriak eragin ditzakeen ondorioak. 

 

listeria gazta queso
Argazkia: Irekia

Listeria monocytogenes bakterioa atzeman dute Goya markako behi gazta freskoaren bi sortatan, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontsumitzaileei eskatu die produktu hori ez kontsumitzeko

Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziak (Aesan) joan den asteartean zabaldu zuen alerta, Aragoiko osasun arduradunek abisua eman ostean. Antza, Estatuko hainbat erkidegotan zabaldu dira listeriadun gaztak, eta tartean dago Euskal Autonomia Erkidegoa

Arratsaldean helarazitako ohar batean, Osasun Sailak zehaztu du 011056 (2026ko maiatzaren 31ko iraungitze data)  eta 021046 (2026ko maiatzaren 30eko iraungitze data) sortetako Queso Latino produktuak direla kaltetutakoak. 300 gramoko zatitan saltzen da, eta plastikoan bilduta daude. 

Aipatutako horietakoren bat kontsumitu eta listeriosiarekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (gorakoak, beherakoa edo sukarra), osasun zentro batera joatea gomendatu dute. 

Halaber, beste produktu batzuekin "kutsadura gurutzatua saihesteko", higiene neurriak zaintzearen garrantzia azpimarratu dute oharrean. 

Zure interesekoa izan daiteke

115 ikastoletako lehendakariek agerraldia egin dute
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek

Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza. Azkenaldiko oztopoen aurrean ere 'indartsu eta gogotsu' arituko direla 'euskarazko hezkuntza baten alde' adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki: Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa. Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasle zein eragileek erakutsitako konpromisoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X