ELIKADURA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du listeria atzeman dutela zenbait markatako gazta freskoan

Alertak Goya, Nativo eta Sabor de Casa marketako gaztei eragiten die.
listeria gazta queso
Kaltetutako gaztetako bat.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohartarazi du "listeria monocytogenes" dagoela behi-gazta freskoaren hainbat sortatan, eta herritarrei eskatu die ez kontsumitzeko.

Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Espainiako Agentziaren alerta bat da, euskal osasun arduradunei jakinarazi diena.

Zehazki, kaltetutako loteak Nativo markako "costeño" gazta-produktuei dagozkie, bai 300 gramoko pisuarekin saltzen denari, bai barran saltzen denari, biak plastikozko ontzian.

Salgai jarri diren Goya markakoak hauek dira: "llanero" estiloko gazta (300 gramo), gazta latinoa (barra), behi-gazta latino freskoa (300 gramo) eta gazta latinoa (250 gramo).

Sabor de Casa markaren kasuan, alertak gazta latinoaren barrari eta 325 gramoko gazta latinoarir eragiten die.

Kaltetutako produktu hauek Estatu osoan zabaldu dituztela jakinarazi eta ez kontsumitzeko deia egin dute.

Osasun Sailak ohartarazi du produktu horietakoren bat kontsumituz gero eta listeriosiarekin bateragarria den sintomatologia edukiz gero (botaka, beherakoa edo sukarra) osasun-zentro batera joateko.

Haurdun dauden emakumeen kasuan, elikadura-higieneari buruzko gomendioak aintzat hartzeko eskatu du, baita haurdunaldian saihestu behar diren elikagaien zerrenda ere.

Beste produktu batzuekin kutsadura gurutzatua saihesteko higiene neurriak zorroztearen garrantzia ere gogorarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X