A-15a erabat ireki dute, 8 urteko lanak amaitu ostean
Gipuzkoako Foru Aldundiak amaitutzat eman ditu inguru horretako lanak, eta jakinarazi du aurrerantzean kontrol handiagoa izango dutela bidearen gainean.
Belabietako tunela. Argazkia: EFE
A-15 errepideko Gipuzkoako lau tunelak birgaitzeko eta segurtasuna egokitzeko lanak amaitu dira, 8 urte iraun duten eta 95 milioi euroko inbertsioa eskatu duten lanak egin ostean, eta errepidea erabat irekita dago jada.
150 kamera jarri dituzte, trafikoa eguneko 24 orduetan monitorizatu eta, gorabeherarik detektatuz gero, erantzuteko protokoloak berehala aktibatzeko.
Donostiako Miramon inguruan dagoen kontrol zentro berritutik kudeatuko dute guztia. Bertatik kontrolatuko dute tunelen segurtasuna, eta zuzenean komunika daitezke erabiltzaileekin megafoniaren eta seinalizazio panelen bidez.
Gainera, azpiegiturak berak detekzio-sistemak ditu galtzadan bertan, asfaltoaren azpiko sentsoreen bidez kontrako noranzkoan doazen ibilgailuak detektatu, edukiera neurtu eta pilaketak aurreikusteko.
Aireztapen-sistemak airearen kalitatea etengabe monitorizatu eta funtzionamendua erregulatzen du algoritmo aurreratuen bidez; instalazio elektriko berriak, berriz, eraginkortasuna hobetu eta kontsumoa murriztuko du.
Bidea erabat ireki aurretik, erabat itxi dute Andoain eta Berastegi arteko tartea, obrako elementu guztiak kendu eta azken egiaztapen teknikoak egiteko.
Te puede interesar
Bakioko hondartzan itota agertu den gizonaren heriotza ikertzen ari da Ertzaintza
Gorpua larunbat arratsaldeko zortzi eta erdiak inguruan agertu da.
Bi atxilotu eta hiru ertzain zaurituta Gasteizen, Deportivo Alaves-Rayo Vallecano partidaren aurreko istiluetan
Segurtasun Sailak adierazi duenez, klubeko zale batzuk polizia-lerroa apurtzen saiatu dira, eta ke-poteak, bengalak eta beste objektu batzuk jaurti dizkiete agenteei. Kargatu egin dute ertzainek eta bi lagun atxilotu dituzte.
Ertzaintzaren jarrerarekin harrituta eta minduta agertu dira euskal ekintzaileak, aske geratu ostean
Gazara laguntza zeraman Global Sumud Flotillan parte hartzeagatik Israelek atxilotutako euskal ekintzaileen aurkako esku-hartzea salatu dute. Loiun bildutako lagun, senide eta jarraitzaileek gertatutakoa deitoratu, eta Gazara begira jarraitzeko eskatu dute.
Palestinan gertatzen ari dena gaitzetsi, eta Loiun ekintzaileekin gertatutakoa salatu dute Iruñean
Global Sumud Flotillako Arantxa Paniaguak adierazi duenez, Bilbon gertatutakoak ez ditu geldiaraziko, "are gehiago, aurrera jarraitzeko eta behar den guztietan nahikoa, nahikoa eta nahikoa dela esateko bultzada izango da".
Hondartzetan soroslerik gabe, surflariek dozenaka pertsona erreskatatu dituzte azken orduetan Zurriolan
Udako eguraldia dugun arren, ofizialki ez da hondartza denboraldia hasi eta, beraz, ez dago soroslerik hondartzetan. Gauza horrela, atzo Donostiako Zurriolan, egoera arriskutsuan zuden hainbat bainulari erreskatatu behar izan zituten surflariek. Eguraldi onak jarraituko duenez, "neurriak hartzeko" eskatzen diete erakundeei.
Tuteran eltxoen arazoak ez du etenik: iluntzean nabaritzen da gehien
Tuteran hiru egun daramatzate eltxo artean, eta iluntzean nabaritzen da gehien. Bero itogarria bat-batean iristeak eltxo izurritea ekarri du Erriberako hiriburura. Eltxoei aurre egiteko produktuak agortzen hasi dira Tuterako farmazietan.
"Sionistek modu posible guztietan torturatu gaituzte, eta iristean egin diguten lehenengo gauza gehiago jotzea izan da"
Luka Remiro Global Sumud Flotillako aktibistak malkoak begietan zituela salatu du larunbat honetan Loiuko aireportura iritsi direnean Ertzaintzak izan duen jokabidea. Ekintzaileetako batzuk sorbaldan zein saihetsetan hausturak zituztela iritsi direla nabarmendu, eta kolpeka hartu dituztela salatu du. Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, bi ekintzaile tartean.
Kontrabandoko 9.000 tabako pakete baino gehiago zeramatzan ibilgailu bat atzeman dute Zubirin
Gidaria atxilotu egin dute kontrabando delitua leporatuta, tabakoaren fakturarik edo egiaztagiririk aurkeztu ez duelako.
Hainbat bidaiari artatu dituzte Ezkirotzen, matxura batengatik trena bat-batean gelditu ostean
Iruñea-Zaragoza trenbidearen katenarian izandako gorabehera elektriko baten ondorioz, hiru tren gelditu dira Ezkirotzen, Muru Artederretan eta Artederretan. Beroaren eraginez, larrialdi zerbitzuek bidaiariak artatu behar izan dituzte eta ura eman diete.