Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Nelson David Morenori 24 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik. Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik.
Joan den maiatzean, herri-epaimahai batek erruduntzat jo zuen Moreno, 73 urteko gizonaren hilketagatik. Orain, epaileak zehaztu du haren aurkako zigorra.
Aplikazio baten bidez ezagutu zuten elkar
Gertaerak 2021eko urriaren 5ean izan ziren. Biktimak eta Nelson David Morenok sexu bereko pertsonak ezagutzeko aplikazio baten bidez ezagutu zuten elkar. Gizonaren Bilboko etxebizitzan, akusatuak atzealdetik lepoa besoz estutu eta itota hil zuen.
Herri-epaimahaiak aintzat hartu zuen Morenok alevosiaz jokatu zuela, eta hilketagatik errudun jo zuen. Halaber, iruzur informatiko jarraituaren delituagatik ere errudun jo zuen, gizona hil ondoren haren banku-kontutik 3.000 euro atera zituelako.
Gehitu elkarteak, akusazio herrikoi gisa, sexu-orientazioagatiko diskriminazioaren astungarria ezartzea eskatu zuen, baina herri-epaimahaiak ez zuen eskaera hori onartu.
Laugarren kondena
24 urteko zigorra Nelson David Morenoren laugarren kondena da, eta haren aurkako auziak oraindik ez dira amaitu.
Lehen epaiketan, 10 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, 2021eko abenduan harreman homosexualetarako aplikazio baten bidez ezagutu zuen gizon bat hiltzen saiatzeagatik. Biktimak ihes egitea lortu zuen eta ondoren salaketa jarri zuen.
Bigarren prozesuan, bi urte eta hiru hilabeteko zigorra ezarri zioten delitu ekonomikoengatik, beste auzi bati lotuta. Kasu hori ere homizidio gisa epaitu liteke.
Azkenik, beste epaiketa batean, 25 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 43 urteko musika-irakasle bat hiltzeagatik. Hilketa hori ere 2021eko urrian gertatu zen, eta kasu horretan ere itotze teknika erabili zuen biktima menderatzeko eta ondoren lapurtzeko.
Beste zazpi heriotzarekin lotura
Moreno auzipetuta dagoen gainerako kasuen inguruko ikerketek zabalik jarraitzen dute. Horietako baten epaiketan, ikerketan parte hartu zuen ertzain batek azaldu zuenez, Ertzaintzak uste zuen Moreno gizon homosexualen zazpi heriotzaren atzean egon zitekeela.
Biktimak beren etxebizitzetan aurkitu zituzten, antzeko egoeratan. Ikertzaileen arabera, kasuen artean antzekotasunak daude: harreman-aplikazioen bidez biktimarekin harremanetan jarri eta aurrez hitzordua adostuko zukeen akusatuak.
Udazkenean, gainera, beste bi homizidioren inguruko epaiketak egitea aurreikusten da. Beraz, Morenoren aurkako prozesu judizialak aurrera jarraituko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur hasiko da Parisen errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarri du tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.
Gaur hasiko dute ikasturtea Euskadin 280.386 ikaslek
Iaz baino 59.200 ikasle gutxiago izango dira 2026-2027 ikasturtean. Hain zuzen ere, 339.586 ikasle zeuden pasa den urtean.
Freedom Flotillako Bilboko kolaboratzaileek Palestina "berriro fokuan" jartzeko eskatu dute
Ontzia asteartera arte egongo da Bilbon. Egun hartan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoan zehar nabigatuko du, Gazara iristeko asmoz.
10 minutuko isilunea Lekeition, Antzar Egunean hildako gaztearen familiari babesa adierazteko
Udalak eta Jai Batzordeak deitu dute elkarretaratzea. Portuan, festa ikusten ari zela, ondoezik sentitu zen atzo hildako gaztea, eta bi metroko altueratik erori zen.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Agertu da Bedian desagertutako 82 urteko gizona
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuetako langileek gizona erreskatatu eta ospitale batera eraman dute, mendian aurkitu ondoren.
Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain
Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain
Itzali dute Bermeoko San Migel auzoan piztu den sutea
13:45 aldera piztu da sua, eta tarteko, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
Abuztuaren 27an Bilbon desagertu zen 37 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza
Jakinarazi dutenez, begi marroiak ditu, ile beltza, 171 eta 180 zentimetro arteko altuera eta 71 eta 80 kilo arteko pisua. Gorpuzkera argala dauka.