Listeria aurkitu dute Urkabe markako urdaiazpiko egosiaren lote batean
Kaltetutako produktua 175 gramoko plastikozko zorroetan merkaturatzen da, eta 61027 zenbakidun lotean atzeman dute. 2026/11/26ko iraungitze-data du.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Listeria monocytogenesis bakterioa aurkitu du Urkabe markako urdaiazpiko egosiaren lote batean. Kaltetutako produktua 175 gramoko plastikozko zorroetan merkaturatzen da, eta 61027 zenbakidun lotean atzeman dute. 2026/11/26ko iraungitze-data du.
Produktu hori hasiera batean hainbat autonomia-erkidegotan banatu da, besteak beste, Euskadin. Enpresa produktua merkatutik ateratzen hasi da, eta, eskura dagoen informazioaren arabera, lotearen gehiengoa berreskuratu egin dute, baina ez du baztertzen etxeetan paketeren batzuk egotea.
Hori dela eta, kaltetutako produktua ez kontsumitzea gomendatu dute. Kontsumitzaileak listeriosiarekin bateragarria den sintomatologia izatekotan (gorakoak, beherakoa edo sukarra), osasun-zentrora joatea gomendatu dute.
Haurdunen kasuan, Osasun Sailak haurdunaldian garrantzitsuak diren elikadura-higieneko praktikei buruz egindako gomendioak kontsultatzea komeni da.