Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chavezen gorputza kristalezko kutxa batean baltsamatu egingo dute

Presidentearen gorpuzkiak Mendiko Kuartelera eramango dituztela iragarri du Venezuelako Gobernuak.
Hugo Chavez. Argazkia: EFE
Hugo Chavez. Argazkia: EFE

Hugo Chavez presidentearen gorputza "betirako" kristalezko kutxa batean baltsamatu egingo dutela iragarri du gaur Venezuelako Gobernuak.

"Herriari eta munduari esan nahi diet (...) komandante presidentearen gorputza baltsamatzeko prestatzea erabaki da, betirako ikusgai izateko, herriak bertan ikusi ahal izateko", adierazi du Madurok Estatuko telebistan.

Presidentearen gorpuzkiak Mendiko Kuartelera eramango dituztela iragarri du Madurok Akademia Militarrean. Chavezek Carlos Andres Perezen aurkako Estatu-kolpe saiakera Mendiko Kuarteletik zuzendu zuen 1992an.

Chavezen gorputza gutxienez beste zazpi egun gehiago bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, Madurok iragarri duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X