Kyaukphyu hirian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 60 lagun hil dira Myanmarren, ferry bat hondoratuta

Hondoratutako ontzia Tunggok eta Sittwe hirien arteko bidaia egiten ari zen hondoratu denean. Antza, 400 lagun baino gehiago zihoazen bertan. Segurtasun indarrek 170 lagun atera dituzte onik.
Myanmar ferrya EFE
167 lagun atera dituzte onik hondoratutako ontzitik. Argazkia: EFE

Gutxienez 60 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Birmanian (Myanmar) herrialdean, Rakhine estatuan -sartaldean- bidaiariz beteta zihoan itsasontzi bat hondoratuta, bertoko hedabideen arabera.

Hondoratutako ontzia Tunggok eta Sittwe hirien arteko bidaia egiten ari zen hondoratu denean. Antza, 400 lagun baino gehiago zihoazen bertan. Segurtasun indarrek 170 lagun atera dituzte onik.

"Entzun dut 60 bat gorpu topatu eta 170 bat lagun erreskatatu dituztela. Erreskate lanek diraute", esan du Aung Win Myebong diputatua, Rakhinen, Eleven Myanmar web gunean.

Taungkok hiriko bizilagunen arabera, hildakoen kopurua hazi egin daiteke, ferryan erregistratu gabeko lagun askok bidaiatzen baitzuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X