Glifosatoa erabiltzeko baimena 2022ra arte luzatu du EBk
Europar Batasunak glifosatoa herbizidaren lizentzia 2022. urtera arte luzatzea onartu du, 18 herrialderen babesarekin. Egungo baimena abenduaren 15ean amaitzen zen.
Aurretik hainbat saio egin zituzten, baina ez ziren akordio batera heltzeko gai izan. Hori dela eta, gaur Europako Batzordea bildu da gai polemikoa aztertzeko.
Hasiera batean, baimena hamar urtez luzatzea nahi zuten glifosatoaren aldekoek, baina azkenean, 2022ra arteko lizentzia ematea erabaki dute.
Orain arteko bozketetan ez bezala, Alemaniak, Poloniak, Bulgariak eta Errumaniak ekimenaren aldeko botoa eman dute gaurkoan eta horrek ahalbidetu du Europako Batzordearen proposamenak aurrera egitea.
Alde bozkatu duten gainerako herrialdeak hauek izan dira: Espainia, Danimarka, Txekiar Errepublika, Estonia, Irlanda, Letonia, Lituania, Hungaria, Holanda, Eslovakia, Eslovenia, Finlandia, Suedia eta Erresuma Batua.
Kontra bozkatu dutenak: Belgika, Grezia, Frantzia, Kroazia, Italia, Txipre, Luxenburgo, Malta eta Austria. Portugal, berriz, abstenitu egin da.
Bestalde, Enmanuel Macronek iragarri du beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela glifosatoaren erabilera Frantzian debekatzeko. Alternatiba eraginkor bat agertzean edo gehienez hiru urte barru, glifosatoa galarazita izango dela agindu du.
Zer da glifosatoa?
Munduan gehien erabiltzen den herbizida da glifosatoa. Multinazionalek erabiltzen dute eta pestizida horren erabilera zalantzan jarri dute hainbat erakundek, osasunerako kaltegarria delako.
Europan nahiz Ameriketako Estatu Batuetan produktu horren erabilera auzitegira eraman dute.
Albiste gehiago mundua
Israelek 48 pertsona hil ditu Gazan, horietatik 32 elikagaia banatzeko puntu batera iritsi nahian zebiltzanak
Tropek banaketa puntua inguratu eta bertara iritsi nahian zebiltzan milaka palestinarren aurka tiroka hasi dira soldadauk, lekukoen eta tokiko iturrien arabera.
AEBk El Salvadorrera deportatutako 252 preso Venezuelara bueltan dira
Trukean, Venezuelak 10 preso estatubatuar eman dizkio AEBri. Maduroren Gobernuak eskerrak eman dizkio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiari egin dituen bitartekaritza lanengatik, eta Donald Trump AEBko presidenteari, "egoera guztiz irregular hau zuzentzeko erabakiagatik".
Brasilgo Justiziak Bolsonarori orkatilako elektroniko bat jarri dio haren mugimenduak kontrolatzeko, Trumpen mehatxuei aurre eginez
Erabakia Alexandre de Moraes epaileak hartu du. Bolsonarori "justizia oztopatzea" egotzi dio. Era berean, epailearen ahotan, buruzagi ohi ultraeskuindarrak "atzerriko gobernu bat Brasilen aurka egitea eskatu, bultzatu eta lagundu du".
Tomorrowlandek agertoki nagusi berri batekin ireki ditu ateak
Eszenatoki berria sugarrek kiskali zuten jatorrizko eszenatokiaren hezurdura suntsituaren aurrean jarri dute. Oraindik ez da ezagutzen sutearen arrazoia, baina zenbait hedabideren arabera, sua hasi aurretik su artifizialak entzun ziren.
Salvini berriro epaituko dute, errefuxiatuz betetako Open Arms ontzia 2019an Lampedusan porturatzea eragozteagatik
Salvinik, orduko Barne ministroak, Open Arms itsasontzi batek erreskatatutako 147 migratzaile lehorreratzea galarazi zuen 20 egunez. Palermoko auzitegi batek botere-abusu eta askatasun-gabetze karguetatik absolbitu zuen orduko Barne ministroa 2024an.
Poliziak Bolsonaroren etxea miatu du eta AEBetako Gobernuarekin maniobrak egitea leporatu dio, Brasil zigortzeko
Brasilgo Poliziaren arabera, Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiak eta haren seme Eduardok Estatu Batuetako Gobernuarekin maniobrak egin dituzte azken hilabeteetan, "Brasilgo Estatuko agente publikoei" zigorrak ezartzeko eta Gorte Gorena buruzagi ultraren aurkako epaiketa artxibatzera behartzeko.
Etxe Zuriak Maurene Comeyren, Jeffrey Epstein auzipetu zuen fiskalaren, kargugabetzea baieztatu du
Bestalde, Comeyk "arrazoirik gabe" kaleratu dutela salatu du, eta Donald Trump AEBko presidenteari egindako akusazioan, "beldurra tirano baten tresna" dela adierazi du.
Gainpopulazioa Europako kartzeletan
Kontseilu Europarrak kontinenteko espetxeetako masifikazioari buruz ohartarazi du; izan ere, badira plaza erabilgarriak baino preso gehiago dituzten herrialdeak.
Israelek 500 pertsona baino gehiago hil ditu azken bost egunetan Gazan
Gaur goizean bertan, Israelek gutxienez hiru pertsona hil ditu Gazan dagoen parrokia katoliko bakarraren aurka egindako bonbardaketan. Eliza ehunka errefuxiaturen babeslekua da.
Coca-Colak kanabera azukrea erabiliko du AEBn merkaturatzen dituen freskagarrietan, Trumpek eskatuta
"Coca-Colan erantzukizuna duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso erabaki ona izango da. Ikusiko duzue. Hobe da, besterik ez!", esan du AEBko presidenteak.