MAREA BELTZA KONTROLPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi ontzik elkar jo eta marea beltza sortu da Korsikan

18:00 - 20:00
Bi ontzik elkar jo eta marea beltza sortu da Korsikan
Istripuan ez du inork minik hartu, baina fuel isuria eragin du eta 20 kilometro karratuko eremua hartu du.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jende multzo baten kontra egin du auto batek Los Angelesen eta 30 zauritu utzi ditu, zazpi egoera kritikoan

Gutxienez 30 pertsona zauritu dira, horien artean zazpi egoera kritikoan eta sei larri, gaur goizaldean Los Angelesen (AEB), auto batek harrapatuta. Poliziaren bozeramaileak jakinarazi duenez, ibilgailu bat 02:00ak aldera (11:00ak Euskal Herrian) The Vermont Hollywood kontzertu-aretora sartzeko zain zegoen jendearen kontra joan da. Ustezko erasotzaileak, jatorri hispaniarreko gizon batek, hainbat pertsonarekin eztabaidatu zuen Vermont Hollywood barruan, eta, ondoren, lokaletik atera zen eta "arrazoiren batengatik, espaloian jendea harrapatzea erabaki zuen", esan du Horacio Aguirre Los Angeleseko Polizia Departamentuko sarjentuak The Washington Post egunkarian.

Gehiago kargatu