AEBko agintaldi erdiko hauteskundeetan bozkatzen hasi dira jada
Amerikako Estatu Batuetan (AEB) agintaldi erdiko hauteskundeak egiten ari dira astearte honetan. 36 gobernadore ez ezik, Ordezkarien Ganberako kide guztiak (435) eta senatarien herenak aukeratuko dituzte gaur estatubatuarrek, eta, ekialdean, 06:00etan (11:00 GMT) ireki dituzte hauteslekuak. Donald Trump Etxe Zurira iritsi zenetik egiten diren lehen hauteskunde garrantzitsuak dira.
Estatu Batuak, New Jersey, Connecticut eta Maine hauteslekuak ireki dituzten aurreneko estatuak dira, eta bertako herritarrek garrantzia handia duten hauteskunde hauetan bozkatzeko aukera dute jada. Datozen orduotan, gainerako estatuetako hauteslekuak irekiko dituzte, bakoitzak duen ordutegiaren arabera.
Gauzak horrela, mendebaldean kokatuta dauden estatuetako hauteslekuek beranduago ireki eta itxiko dituzte ateak, Alaskarekin eta Hawairekin batera.
Inkesten arabera, litekeena da demokratek Ordezkarien Ganberan gehiengoa lortzea. Hala gertatuko balitz, demokratek tartea izango lukete ekimen legegileak aurkeztu eta Trumpen politikei mugak jartzeko. Demokratek 23 eserleku eskuratu behar dituzte gehiengoa lortzeko, izan ere, 2011tik errepublikanoek dituzte ordezkari gehien.
Alabaina, boto-emaileen parte-hartzea handia izatea espero da. Arrazoi horregatik, ikusmin handia dago Trumpen datozen bi urteetako politikan eragin handia izan dezaketen hauteskunde hauen emaitzetan.
Senatuan, ostera, Alderdi Demokratak zailagoa izango du egoera iraultzea. Izan ere, jokoan dauden 33 eserlekuetatik 25 demokraten esku daude orain, eta horietako hamarretan egungo presidentea nagusitu zen 2016ko bozetan.

Gaur egun, errepublikanoek 51 ordezkari dituzte Senatuan, eta demokratek, berriz, 49 eserleku. Inkesten arabera, Senatuan ez da aldaketa nabarmenik egongo.
Dena dela, berritzera doazen 35 ordezkari horietatik, 9 errepublikanoak dira, eta 26 demokratak. Horrek esan nahi du demokratek zer galdu gehiago dutela, eta zaila izango dela gehiengoa lortzea senatuan.
Urtarrilean, bi urte beteko dira Trumpek agintea eskuratu zuenetik, eta, berebiziko garrantzia duten hauteskundeak izanik, AEBko presidenteak ahalegin handia egin du hauteskunde kanpainan. Izan ere, ondorengo bi gaiak izan ditu hizpide gehienetan: AEBko ekonomiaren garapena eta inmigrazioa.
Atzo gauean, hauteskunde kanpainaren itxiera ekitaldia egin zuen Trumpek Missourin, eta, gaurko hauteskundeak, presidente gisa egindako lanaren inguruko erreferendum moduko bat ere izango dela ziurtatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau ekintzaile atxilotu dituzte Londresko Dorreko bitxien aurka janaria jaurtitzeagatik
Ekintza horrekin, Erresuma Batua “muturreko aberastasuna zergapetu eta konpontzeko” herritarren batzar bat ezartzeko eskatu nahi izan dio Take Back Power taldeak Erresuma Batuko Gobernuari. Sare sozialetan zabaldu dituzte horren irudiak, eta aretoa itxi dute, kalteak ikertu arte.
Migrazio politikak Europako zibilizazioa "ezabatzen" ari direla esan du Trumpek
Segurtasun Nazionalari buruzko txosten batean, bere egin ditu Europako eskuin-muturreko mugimenduen diskurtsoak.
Alemaniako Parlamentuak argi berdea eman dio soldadutzaren lege berriari
Legearen zirriborroan jasotakoaren arabera, nahitaezko errekrutamendua aktibatuko da, egoerak hala eskatzen badu eta nahikoa boluntario erakartzea lortzen ez bada.
Israelek 366 palestinar hil ditu su-etena indarrean sartu zenetik
Israelgo armadak palestinarrei tiro egiten jarraitzen du "lerro horia" deituriko mugatik, gehiegi hurbiltzen direla argudiatuz. Herritar gehienek ez dituzte muga horiek ezagutzen.
AEB eta Txina, Hego Pazifikoko uharteak kontrolatzeko lehia bizian. Zergatik?
Ozeano Barea Asia eta Amerika arteko itsaso handi-handia da. Han zehar itsasbideak, urpeko kableak eta era guztietako merkataritza trafikoa daude, etengabe. Horregatik, bide horiek bereganatu nahi dituzten potentziek ezinbestekoa dute ozeano erraldoi horretan dauden irlak kontrolatzea, base logistikoak, eta, kasu askotan, militarrak direlako. Hain zuzen, Estatu Batuek eta Txinak Pazifikoko 14 herrialde horiek kontrolatzeko sokatiran ari dira. Papua Ginea Berria milioi bat biztanle duen uharte bakarra da; txikiena, Niuee izeneko uhartea, ez da 2.000 biztanlera ere iristen. 14 horietatik 11 Txinarekin daude lerratuta. Hiruk baino ez dute Taiwanen subiranotasuna aitortzen. Batzuek, Papua Ginea Berria kasu, Estatu Batuekiko segurtasun akordioei eusten diete, beste batzuek, ordea, Txinarekin defentsa akordioak sinatu dituzte. Horren adibide da Salomon Uhartea. Mikel Reparaz, EITBren nazioarteko burua, han izan da.
Epsteinen uharte pribatuko irudi argitaragabeak, hemen
Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako demokratek Jeffrey Epstein pederastaren Birjina uharteetako irla pribatuko argazki eta bideo argitaragabeak kaleratu dituzte. Irudietan etxeko logelak eta komunak agertzen dira, baita dentista-aulki bat duen gela bat ere, hormetan maskarak eskegita dituela. "Pedofiliaren uhartea" 90eko hamarkadan erosi zuen Epsteinek, eta egoitza pribatu gisa erabiltzen zuen.
Madurok konfirmatu egin du Trumpekin hitz egin duela: "Azkenaldian, askotan nabil ingelesez hitz egiten"
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak baieztatu egin du Donald Trump AEBko gobernuburuarekin hitz egin duela, herrialde horrek Kariben duen hedapen militarrak eragindako tentsioen eta nazio pretroliogilearen aire-konektibitatearen krisiaren erdian. Maduroren arabera, Etxe Zuria Miraflores jauregiarekin harremanetan jarri zen duela "hamar bat egun"; azaroaren 23an beharbada, baina ez du data zehatzik eman.
Gazan, 54 bikotek bizitza ospatzea erabaki dute, ezkontza handi-handia eginda
Bi urtez Israelen eraso etengabeak pairatu ostean, sarraskia atzean utzi eta ospakizunari ateak ireki dizkiote Gazan. 54 bikote ezkondu dira bonbardaketek txikitutako eraikinen artean. Ekitaldia Arabiar Emirerri Batuek antolatu dute, eta esperantzaren sinbolotzat hartu.
EBk erabaki du 2027rako Errusiako gas naturala inportatzeari uztea
Hungariak eta Eslovakiak iragarri dute plana Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramango dutela.
Zergatik da Groenlandia giltzarria lur arraroen lasterketan?
Groenlandian ustiatu gabeko lur arraroen aztarnategi handienetako batzuk daude. Ezinbesteko elementuak dira garapen teknologikorako, eta, hori dela eta, guztiek dute begiz jota Artikoko lurralde hori. Baina, zer nahi dute Groenlandiako biztanleek beren etorkizunerako? Mikel Reparaz, ETBko nazioarteko burua, han izan da.