FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

9 urteko haur bat kolpeka hil dute Frantzian, etxerako lanak egin nahi ez izateagatik

Poliziak familia bereko lau pertsona atxilotu ditu senidearen heriotzarekin zerikusia dutelakoan.

Frantzian, Poliziak familia bereko lau kide atxilotu ditu 9 urteko senidearen heriotzarekin zerikusia dutelakoan. Haurra irailaren 17an hil zen Mulhouse hirian, ustez, etxerako lanak egin nahi ez eta kolpe bortitzak jaso ostean.

France Bleu Alsace irrati kateak zabaldutako informazioaren arabera, agintariek haurraren lau senide Poliziaren zaintzapean jarri dituzte: 20 urteko arreba nagusia, 19 urteko anaia nagusia eta horren neska-laguna eta haurraren ama.

Lehen ikerketaren arabera, objektu sendoak erabili zituzten haurra jotzeko.

Egile nagusia anaia zaharra dela uste du Poliziak.

Haurraren ama ez zen erasoaren lekuko izan; izan ere, erasoa gertatu zen egunean Paris inguruan bidaia bat egiten ari zen.

Lau atxilotuak gaur igaroko dira Mulhouseko Fiskaltzaren aurretik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi