Tokayevek irabazi ditu Kazakhstango presidenterako hauteskundeak
Kasim-Yomart Tokayev hautagaia izan da nagusi igandean Asia erdialdeko Kazakhstan herrialdean presidentea aukeratzeko egindako hauteskundeetan, Hauteskunde Batzordeak astelehen honetan argitaratutako emaitza ofizialen arabera. Botoen % 70,76 eskuratu ditu.
Nursultan Nazarbayev buruzagiak martxoan karguari uko egin zionetik, Tokayev izan da presidente. Atzoko hauteskundeetan, 6,5 milioi boto-emaileren babesa lortu du. Nagusitasunez gailendu bada ere, urruti gelditu da Nursultan Nazarbayev buruzagi ohiak 2015eko bozetan erdietsitako % 98tik. Nazarbayev 1989tik 2019ko martxora arte egon da agintean.
Ikasketaz diplomazialaria, herrialde boteretsuenek eta inbertitzaileek gogokoen zuten hautagaia zen. Horien esanetan, trantsizio ordenatu bat gidatzeko pertsonarik egokiena da.
Bigarren tokian, lehen postutik urrun, Amirzhan Kosanov kazetari eta oposizioko kidea gelditu da, botoen % 16,2 eskuratuta. 2005eko hauteskundeetatik lehen aldiz aurkeztu da bozetara oposizioko kide bat. Herrialdearen historian lehenengoz, emakume bat aurkeztu da presidente kargura (Daniya Yespayeva) eta botoen % 5,2 eskuratu ditu.
Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, 500 pertsona inguru atxilotu dituzte bart Nursultan hiriburuan eta herrialdeko bigarren hiririk handienean izandako protestatan. Manifestariek presidentetzarako hauteskundeei boikot egitea eskatzen zuten, Nazarbayev ordezkatzeko benetako alternatibarik ez dagoela iritzita.
Albiste gehiago mundua
Brasilgo Justiziak Bolsonarori orkatilako elektroniko bat jarri dio haren mugimenduak kontrolatzeko, Trumpen mehatxuei aurre eginez
Erabakia Alexandre de Moraes epaileak hartu du. Bolsonarori "justizia oztopatzea" egotzi dio. Era berean, epailearen ahotan, buruzagi ohi ultraeskuindarrak "atzerriko gobernu bat Brasilen aurka egitea eskatu, bultzatu eta lagundu du".
Tomorrowlandek agertoki nagusi berri batekin ireki ditu ateak
Eszenatoki berria sugarrek kiskali zuten jatorrizko eszenatokiaren hezurdura suntsituaren aurrean jarri dute. Oraindik ez da ezagutzen sutearen arrazoia, baina zenbait hedabideren arabera, sua hasi aurretik su artifizialak entzun ziren.
Salvini berriro epaituko dute, errefuxiatuz betetako Open Arms ontzia 2019an Lampedusan porturatzea eragozteagatik
Salvinik, orduko Barne ministroak, Open Arms itsasontzi batek erreskatatutako 147 migratzaile lehorreratzea galarazi zuen 20 egunez. Palermoko auzitegi batek botere-abusu eta askatasun-gabetze karguetatik absolbitu zuen orduko Barne ministroa 2024an.
Poliziak Bolsonaroren etxea miatu du eta AEBetako Gobernuarekin maniobrak egitea leporatu dio, Brasil zigortzeko
Brasilgo Poliziaren arabera, Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiak eta haren seme Eduardok Estatu Batuetako Gobernuarekin maniobrak egin dituzte azken hilabeteetan, "Brasilgo Estatuko agente publikoei" zigorrak ezartzeko eta Gorte Gorena buruzagi ultraren aurkako epaiketa artxibatzera behartzeko.
Etxe Zuriak Maurene Comeyren, Jeffrey Epstein auzipetu zuen fiskalaren, kargugabetzea baieztatu du
Bestalde, Comeyk "arrazoirik gabe" kaleratu dutela salatu du, eta Donald Trump AEBko presidenteari egindako akusazioan, "beldurra tirano baten tresna" dela adierazi du.
Gainpopulazioa Europako kartzeletan
Kontseilu Europarrak kontinenteko espetxeetako masifikazioari buruz ohartarazi du; izan ere, badira plaza erabilgarriak baino preso gehiago dituzten herrialdeak.
Israelek 500 pertsona baino gehiago hil ditu azken bost egunetan Gazan
Gaur goizean bertan, Israelek gutxienez hiru pertsona hil ditu Gazan dagoen parrokia katoliko bakarraren aurka egindako bonbardaketan. Eliza ehunka errefuxiaturen babeslekua da.
Coca-Colak kanabera azukrea erabiliko du AEBn merkaturatzen dituen freskagarrietan, Trumpek eskatuta
"Coca-Colan erantzukizuna duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso erabaki ona izango da. Ikusiko duzue. Hobe da, besterik ez!", esan du AEBko presidenteak.
Erresuma Batuak 16 urtera jaitsi du botoa emateko adina
Neurria 2029rako aurreikusita dauden hauteskunde orokorrak baino lehen sartuko da indarrean. 1969an adin hori 21 urtetik 18ra jaitsi zenetik egin den hauteskunde-erreformarik handiena da.
Itxaropenerako leihorik ez: Askatasunaren Ontzidia berriro itsasoratu da
Handala ontzia igande honetan itsasoratu da berriro Gazako Zerrendara bidean.