Eskuinak irabazi ditu bozak Portugalen eta ultraeskuinak nabarmen egin du gora, sozialisten pare izateraino
Eskuineko alderdiek emaitzak hobetu dituzte Portugalgo hauteskunde legegileetan. Luis Montenegro lehen ministroaren koalizio kontserbadoreak irabazi ditu bozak, eta Chega ultraeskuindarra hirugarren indar izatera heldu da, hazkunde nabarmena izanda. Ifrentzuan, Alderdi Sozialistak porrot egin du.
Sozialistek bigarren postuari eutsi diote, baina azken 40 urteotako emaitzarik kaskarrena jaso dute. Ondorioz, Pedro Nuno Santos buruzagiak dimisioa eman du.
Atzerriko botoa zenbatzea falta dela (lau eserleku banatzen dira), Montenegroren Aliantza Demokratikoa (AD) gailendu da hauteskundeetan, 89 eserleku eta botoen % 32,10 lortuta. Alderdi Sozialistak botoen % 23,38 eskuratu ditu, eta 58 diputatu izango ditu ganberan. Chega ultraeskuindarrak ere eserleku kopuru bera lortu du, botoen % 22,56 eskuratu badu ere.
Alde dezente handia du Ekimen Liberalak, botoen % 5,53 eta bederatzi eserlekurekin. Ezkerreko alderdiak datoz ondoren: Livre ekologistak sei diputatu eskuratu ditu (botoen % 4,20), Alderdi Komunistak hiru aulki (% 3,03) eta Bloco de Esquerrak eta PAN animalistak, bana (% 2 eta % 1,36, hurrenez hurren). Madeirako JPP alderdi erregionalistak ordezkaritza lortu du lehen aldiz, eta diputatu bat izango du aurrerantzean (botoen % 0,34).
Emaitzokin, Parlamentuko 69 aulkiri eustea baino ez dute lortu ezkerreko alderdiek —92 zituzten aurreko legealdian—. Eskuinak 156 eserleku izango ditu.
Zartakoa hartu dute sozialistek
Emaitza kaskarrak onartu —20 diputatu galdu dituzte kolpean— eta dimisioa eman du Pedro Nuno Santos Alderdi Sozialistaren buruzagiak.
"Alderdiaren burua naizen aldetik, nire erantzukizuna onartzen dut. Beti pentsatu izan dut hala egin behar dela, eta horregatik barne hauteskundeak egitea eskatuko dut", nabarmendu du.
Andre Ventura, eguneko beste irabazlea
Bestelakoa izan da aldartea Chega alderdi ultraren egoitzan. Pozarren, 58 eserleku lortu dituztela ospatu dute, aurreko legealdian baino zortzi gehiago.
"Ofizialki eta segurtasun osoz esan dezaket Portugalgo bipartidismoa amaituta dagoela", nabarmendu du Venturak, pozaren pozez. Gogora ekarri behar da 1974ko Krabelinen Iraultzaren ondotik Alderdi Sozialista eta Alderdi Sozialdemokrata txandakatu direla boterean.
Martxoan konfiantza mozio bat galdu ostean deitu zituen hauteskundeak Montenegro lehen ministroak. Hainbat komunikabidek Montenegroren familiaren enpresa bat susmopean jarri zuten, exekutiboarentzat lan egiten zuten hainbat konpainiaren ordainketak jaso zituelakoan.
Igandeko emaitzak ezagututa, Montenegrok nabarmendu du herritarrek bere gobernuari babesa eman diotela, "ezbairik gabe", gainera. "Herriak hitz egin du eta zalantzarik gabe, Portugalgo gobernua, AD eta lehen ministroa babestu", adierazi du.
Gobernua osatzeko egingo dituen itunez galdetuta, lehen ministroa ez da argi mintzatu, eta ez du baztertu Chega ultraeskuindarrarekin akordioren bat lortzeko aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
'Niño Guerrero' Tren de Aragua Venezuelako bandaren liderraren heriotza iragarri du Trumpek
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du Hector Guerrero Flores 'Niño Guerrero' hil dutela. Guerrero Tren de Aragua talde terroristaren burua zen, AEBren arabera. Operazioa Venezuelako Gobernuarekin batera egin dute, Bolivar estatuan.
Iranen eta AEBren akordioa gertu egon daiteke: Pakistanek baieztatu du testua adostu eta lanean jarraitzen dutela
Negoziazioetan bitartekari lanetan ari den Asiako herrialdeko lehen ministroak adierazi du buru-belarri ari direla negoziatzen. Bi aldeek akordioa "gertu" dagoela onartu dute, baina ez datoz bat edukietan. Iranen hitzetan, ez dute nuklearrei buruz hitz egingo akordioa indarrean sartu arte. AEBk, aldiz, testuak bere helburuak betetzen dituela dio.
Albiste izango dira: EBko Migrazio eta Asilo Ituna, EHUren gradu eta graduondo amaierako ekitaldia San Mamesen eta ibilgailu elektriko berriaren aurkezpena Gasteizko Mercedesen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EBko Migrazio eta Asilo Ituna indarrean sartu da, horren inguruko zalantzen artean
Arau berriak ezartzen dira estatu kideen artean erantzukizunak banatzeko, asilo- eta itzulketa-prozedurak azkartzen ditu, eta Europar Batasuneko kanpo-mugetako kontrolak indartzen ditu.
Trumpek bertan behera utzi ditu Iranen aurkako erasoak, akordioaren "azken puntuak" adostu ostean
AEBko presidentearen arabera, bi aldeek "akordioaren azken puntuak" onartu dituzte, otsailaren 28an piztutako gatazka armatuari amaiera emateko asmoz. "Itsas blokeoak indarrean jarraituko du transakzio hau amaitu arte; sinaduraren data eta lekua laster iragarriko dira", esan du.
Istiluak izan dira Belfasten, bigarren gauez jarraian
Poliziak ur kanoiak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko, Belfasten eta Glengormleyn, horiek agenteei harriak eta botilak jaurti ostean. Derry, Newtownabbey eta Stormont hirietan ere protestak eta istiluak izan dira.
Futbola eta geopolitika: Mussoliniren Munduko Kopa, Maradonaren mendekua eta Frantzia multikulturalaren arrakalak
Futbola, eta bereziki Munduko Txapelketak, historikoki helburu politikoekin erabili izan dira, kirolaren esparrutik harago doazen xedeetarako. Historian zehar horren adibide ugari izan dira.
Ekialde Hurbila Estatu Batuen "infernu" bihurtzeko mehatxua egin du Iranek
Irango Armadak Ormuzko itsasartea "erabat" itxi duela iragarri du, baina AEBk ukatu egin du itxiera hori. Gainera, Irango Guardia Iraultzaileak eraso egin die AEBko base militarrak dituzten Ekialde Hurbileko zenbait herrialderi, tartean, Bahrein, Kuwait eta Jordaniari.
Istilu larriak Belfasten, Sudango gizon batek beste bat labanaz zauritu ondoren
Naomi Long Ipar Irlandako Justizia ministroak indarkeria giroa hauspotzea leporatu dio eskuin muturrari. Pasa den astelehenean Sudango 30 urteko migratzaile batek gizon bat labanaz larri zauritu ondoren istiluak lehertu dira Belfasten. Ipar Irlandako alderdi nagusietako agintariek lasaitasunerako deia egin dute.
Trumpek ere jokatuko du Munduko Kopa, "America is Back" kontakizuna zabaltzeko
AEBko presidenteak Munduko Txapelketarik "handiena, seguruena eta zoragarriena" agindu du, eta hitzordua probestuko du bere burua proiektatzeko, kontraesanak agerian gera daitezkeen arren.