IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek bazuen Epsteinen jokabide kriminalen berri eta biktimetako batekin "hainbat ordu" eman zituen

Epstein kasuarekin lotuta, orain arte zabaldu gabeko mezu elektronikoak eraman dituzte legelari demokratek AEBetako Kongresura, eta Trumpi buruzko informazioa erakusten dute. 

Trump, Epstein ondoan, Erresuma Batuko Windsor gazteluko dorre batean proiektatuta. Artxiboko irudia.

Jeffrey Epstein kasuarekin lotuta, dokumentu berriak zabaldu dituzte gaur. 2019an espetxean bere buruaz beste egin zuen pederastaren hainbat mezu elektroniko eraman dituzte Kongresura Alderdi Demokratako legelariek, eta horietako batean, Epsteinek zioen Donald Trump AEBetako presidenteak bazuela bere jokabideen berri. Zehazki,  idatzi zuen Trumpek bazuela "emakumeen berri" eta biktimetako batekin "hainbat ordu" igaro zituela. 

Informazio hori zabaldu eta berehala,  Etxe Zuriko eta Alderdi Errepublikanoko iturriek mezuetan agertzen den biktimaren izena zabaldu dute: Virginia Giuffre, Windsorko Andrew printze ohiak sexu-abusuak egin zizkiola salatu zuen emakumea. Apirilean zendu zen. 

Hiru mezutan agertzen da  Trumpen izena. 2011koak,  2015ekoak eta 2019koak dira, eta Epsteinen auzia ikertzen ari den batzordeak eskuartean dituen 20.000 artxiboetako zati txiki bat baino ez dira. Enpresaburu estatubatuarrari haurren salerosketa eta sexu-abusuak leporatu zizkioten. Epaiketa egin baino lehen hil zen. 

Joan den irailean, ikerketa-batzordeak Epsteinek bere 50 urtebetetzean jasotako mezuak zabaldu zituen, eta tartean, Trumpek egindako marrazki bat zegoen: emakume baten gorpuaren marrazki baten barruan idatzitako mezua zen. Presidente estatubatuarrak ukatu egin zuen marrazkiaren egilea bera zela, eta ziurtatu zuen Epsteinengandik urrundu egin zela, haren kontrako salaketak zabaldu aurretik. 

Oraingoz, Trumpek ez du adierazpenik egin gaur argitaratutako mezuen inguruan. Nolanahi ere, Karoline Leavitt Etxe Zuriko eledunak hedabideei igorritako mezuaren arabera, demokratek "komunikabide liberalei" filtratutako informazio faltsua da, "narratiba okerra" zabaltzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

TSJPV TRIBUNAL SUPERIOR JUSTICIA DEL PAIS VASCO
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat jo du euskara eskatzeagatik Gipuzkoako Aldundiaren LEP bat baliogabetu izana

Horrela, auzitegiak berretsi egin du aurrez Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaia. Ebazpenak azpimarratzen duenez, lanpostu guztietan euskara eskatzeak "berdintasun baldintzetan lanpostu publikoa lortzeko oinarrizko eskubidea" urratzen zaien "probintzia horretako biztanleen ia erdiei", gaineratzen duenez "administrazioarekin egiten diren harremanetan % 20-% 25 baino egiten dira egiten euskaraz". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X