Parte hartze markak hautsi dira Orbanentzat erabakigarriak diren Hungariako hauteskundeetan
18:30ean, hauteslekuak itxi baino ordu erdi lehenago, % 78,8koa zen parte hartzea; beraz, aise gainditu da 2002ko parte hartzea, orain arteko handiena (% 73,5).
19:00etan (17:00ak GMT) itxi dituzte hauteslekuak Hungarian, eta ordurako parte hartze markak hautsi ditu 1989tik (komunismoa amaitu zenetik) herrialde horretan izan duten hauteskunde hitzordu garrantzitsuenak; izan ere, Viktor Orban buru izan duen 16 urteko agintaldiaren bukaera ekar lezakete gaurko emaitzek.
Hungariako Hauteskunde Batzordeak emandako datuen arabera, 18:30ean, hauteslekuak itxi baino ordu erdi lehenago, % 78,8koa zen parte hartzea; beraz, aise gainditu dute 2002ko parte hartzea, orain arteko handiena (% 73,5).
Lehen emaitzak 22:00ak (20:00ak GMT) jota direnean ezagutuko dira. Inkestek abantaila eman diote oposizioko hautagaiari, Peter Magyar kontserbadoreari, baina Hungariako hauteskunde sistemak ez du baztertzen Orbanek eserleku gehiago lortzea, boto gutxiago jasota ere.
Magyarrek ere parte hartzearen garrantzia azpimarratu du; izan ere, "hauteskunde barruti batzuetan boto gutxi batzuek baldintzatuko dute emaitza", adierazi du bere boto papera hautetsontzian sartu ostean. Tisza (Hungariako oposizioko alderdi nagusia) nagusituko dela iragarri du: "Inork ez du benetan pentsatzen Tiszak galduko duenik, ezta Hungariak ere".
Orbanek ere eman du botoa, eta hauteskundeak galtzen baditu, Magyar zorionduko duela adierazi du, baina Fidesz alderdiari botoa emateko deia egin du, "aukerarik seguruena" dela esanez. Azken orduetan, AEBko presidentearen seme zaharrenaren eta Amichai Chikli Israelgo Diasporarako ministroaren babes mezuak jaso ditu lehen ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek iseka egin die Flotillako ekintzaile solidarioei
Itamar Ben Gvir Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro ultraeskuindarrak argitaratutako bideo batek protesten erauntsia eragin du, ministroak atxilotuei emandako tratua dela eta.
AEBk Raul Castro Kubako presidente ohia inputatu du 1996an bi hegazkin erasteagatik
Duela berrogei urte, Kubako ehiza-hegazkinek Floridako itsasartean Anai erbesteratuen Erreskaterako erakundeko bi hegazkin txiki eraitsi zituzten, eta lau pilotu hil ziren.
Hilabeteak beharko dira ebolaren azken agerraldiaren aurkako txertoa lortzeko, baina arrisku globala "txikia" da, MOEren arabera
Hala ere, nazio eta eskualde mailan birusa zabaltzeko arriskua altua dela azpimarratu du Munduko Osasun Erakundeak.
Txinak aldarrikatu du Errusiarekiko harremanak "inoizko mailarik altuenean" daudela
Xi Jinping Txinako presidenteak ohore guztiekin hartu du Vladimir Putin Errusiako presidentea. Donald Trumpek Txinara egindako bisitaren ostean, bi potentziek harremanak estutu dituzte eta hogei bat akordio eta memorandun sinatu dituzte. Horrez gain, “oihanaren legea” berriz nagusitzeko arriskuaz ohartarazi dute
Trumpen gerra botereak mugatzeko eta Irandik tropak erretiratzeko ebazpen bat onartu du AEBko Senatuak
Zazpi saiakeraren ostean, AEBko Senatuak ebazpena onartu du: lau errepublikanok lerroak hautsi eta botoa aldatu dute, eta hiruk bozkatzeari uko egin diote. Hala ere, eta Ordezkarien Ganberako bozketan aurrera egingo balu ere, Trumpek betoa jartzea aurreikusten da.
Flotillaren abokatuek salatu dute aktibistak atxilotu zituztenetik inkomunikatuta dauzkatela
"Atzo hasi ziren itsasontziak geldiarazten, eta orain arte, ia 30 ordu geroago, oraindik ezin izan dugu baieztatu aktibistak Israelera iritsi direnik", adierazi dute.
Putin Txinan da, Xi Jinpingekin harremanak sendotzeko
Donald Trumpen bisitatik egun gutxi igaro direnean, Errusiako presidenteak hartu du lur Pekinen. Bi eguneko bidaia egingo du eta, tartean, Xi Jinping Txinako agintari nagusiarekin bilduko da. Ekialde Hurbila eta Ukraina izango dira bidaia honetan zehar jorratuko dituzten gaietako bi, baina 40 bat akordio sinatzea ere espero dute; horietako batzuk, energiaren arloan.
Kongoko EDko Gobernuaren arabera, 134 heriotza susmagarri izan dira ebolaren agerraldiaren ondorioz
MOEren zuzendariak adierazi du kezkatuta dagoela agerraldia azkar ari delako zabaltzen. Ituri probintzian hasi zen agerraldia joan den ostiralean, baina dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko beste bi eremutara zabaldu da.
Munduko Osasunaren Erakundeak ohartarazi du egungo finantzaketa ez dela nahikoa etorkizuneko pandemia "are handiagoei" aurre egiteko
Munduko egoera zeharo aldatu da hamar urtean: zatiketa nabarmenagoa, zor handiagoa eta herritarrak babesteko gaitasun txikiagoa dago. Ondorioz, osasun krisien ondorioak are suntsitzaileagoak izan litezke gizartean eta ekonomian.
Amnesty Internationalek ohartarazi du iaz heriotza-zigorrak % 78 igo zirela, 1981. urtea ezkero izandako kopururik handiena
2.707 kasu erregistratu ziren 2025ean, erakundeak 44 urtean erregistratutako kopururik handiena. Exekuzio horien ia % 80 Iranen egin ziren.