Laboristen gainbehera Ingalaterran, Eskozian eta Galesen; populistak eta independentistak nagusi
Ingalaterran, Nigel Farageren Reform UK alderdia nagusitu da iparraldean eta erdialdean; Eskozian, SNP bosgarren agintaldia lortzeko moduan geratu da, eta Galesen, Plaid Cymruk aurrekaririk gabeko garaipena lortu du.
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroaren Alderdi Laboristak porrot izugarria jaso du ostegunean Ingalaterran egin ziren udal hauteskunde partzialetan; Ingalaterran, Reform UK eskuineko alderdi populistaren mesedetan, eta Eskozian eta Galesen, indar independentisten garaipenarekin.
Galesko Parlamenturako (Senedd Cymru, galesez) boto guztiak zenbatuta, Plaid Cymru alderdi independentistak aurrekaririk gabeko garaipena lortu du, 96 eserlekuetatik 43 eskuratuta, gehiengo absolututik 6ra, eta Reform UK 34 diputaturekin sartu da.
Duela 27 urte eskualdeko autogobernua ezarri zenetik, laboristek agindu dute Galesen, baina azken bozetan 35 eserleku galdu dituzte, 9raino; kontserbadoreak, berriz, 7ra jaitsi dira, eta Alderdi Berdeak 2 irabazi ditu.
Eluned Morgan Galesko Alderdi Laboristako buruak kargua utzi du porrotaren ardura osoa bere gain hartuta.
Alderdi bozkatuena den aldetik, Plaid Cymruk gutxiengoan egongo den gobernu bat osatzeko aukera izango du, unean uneko babesekin edo koalizioan, baina datozen egunetan argituko da zalantza.
Eskozian, itxura guztien arabera, Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) elkarren segidako bosgarren agintaldia lortuko du, azken boladan bezala gehiengo osorik izango ez badu ere.
Edinburgoko Parlamentuko 129 eserlekuetatik 70 esleitu dira azken hauteskunde hauetan, eta independentistek 55 dituzte, liberal-demokratek 6 eta kontserbadoreek 4.
Anas Sarwarrek zuzendutako laboristak laugarren postura jaitsi dira Eskozian, nahiz eta 2024ko uztaileko hauteskunde orokorretan, Starmerrek irabazi zituen hauteskundeetan, babesa handitzea lortu zuen.
Bi nazio historiko horietan independentistak nagusitu dira, eta 2022an Ipar Irlandan Sinn Fein nagusitu zen. Beraz, Erresuma Batuaren historian lehen aldiz, Ingalaterra ez beste lurralde guztiak independentisten esku daude.
Populismoaren arrakasta Ingalaterran
Ingalaterrako udal hauteskundeetan ere, Starmerren Alderdi Laboristak gainbehera izan du, baita Kemi Badenochen kontserbadoreek ere.
Reform UK, Nigel Farage buru duen alderdia, nagusitu da Ingalaterra iparraldeko eta erdialdeko laboristen eta toryen gotorleku ziren lekuetan, eta orain arte ia babesik ez zuen Londresko barruti batzuetan nabarmentzen hasi da.
Ingalaterrako eta Galesko Alderdi Berdea, Zack Polanski buruzagi berri duena, babes handiagoarekin atera da ezkerrerantz egin ostean, eta alkatetza eskuratu du Erresuma Batuko hiriburuko bi barrutitan.
Starmer, kolokan
Emaitza txarrak eta kide askoren presioa gero eta handiagoak izan arren, Keir Starmer buruzagi laboristak dagoeneko adierazi du ez duela dimitituko.
"Horrelako egunek ez dute ahultzen agindu nuen aldaketa lortzeko erabakia", esan du Erresuma Batuko 2024ko uztaileko hauteskundeak gehiengo osoz irabazi zituen lehen ministroak.
"Datozen egunetan iragarriko dut zein urrats emango ditugun herritarrek nahi eta merezi duten aldaketa lortzeko", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Migrazio eta Asilo Ituna indarrean sartu da, horren inguruko zalantzen artean
Arau berriak ezartzen dira estatu kideen artean erantzukizunak banatzeko, asilo- eta itzulketa-prozedurak azkartzen ditu, eta Europar Batasuneko kanpo-mugetako kontrolak indartzen ditu.
Trumpek bertan behera utzi ditu Iranen aurkako erasoak, akordioaren "azken puntuak" adostu ostean
AEBko presidentearen arabera, bi aldeek "akordioaren azken puntuak" onartu dituzte, otsailaren 28an piztutako gatazka armatuari amaiera emateko asmoz. "Itsas blokeoak indarrean jarraituko du transakzio hau amaitu arte; sinaduraren data eta lekua laster iragarriko dira", esan du.
Istiluak izan dira Belfasten, bigarren gauez jarraian
Poliziak ur kanoiak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko, Belfasten eta Glengormleyn, horiek agenteei harriak eta botilak jaurti ostean. Derry, Newtownabbey eta Stormont hirietan ere protestak eta istiluak izan dira.
Futbola eta geopolitika: Mussoliniren Munduko Kopa, Maradonaren mendekua eta Frantzia multikulturalaren arrakalak
Futbola, eta bereziki Munduko Txapelketak, historikoki helburu politikoekin erabili izan dira, kirolaren esparrutik harago doazen xedeetarako. Historian zehar horren adibide ugari izan dira.
Ekialde Hurbila Estatu Batuen "infernu" bihurtzeko mehatxua egin du Iranek
Irango Armadak Ormuzko itsasartea "erabat" itxi duela iragarri du, baina AEBk ukatu egin du itxiera hori. Gainera, Irango Guardia Iraultzaileak eraso egin die AEBko base militarrak dituzten Ekialde Hurbileko zenbait herrialderi, tartean, Bahrein, Kuwait eta Jordaniari.
Istilu larriak Belfasten, Sudango gizon batek beste bat labanaz zauritu ondoren
Naomi Long Ipar Irlandako Justizia ministroak indarkeria giroa hauspotzea leporatu dio eskuin muturrari. Pasa den astelehenean Sudango 30 urteko migratzaile batek gizon bat labanaz larri zauritu ondoren istiluak lehertu dira Belfasten. Ipar Irlandako alderdi nagusietako agintariek lasaitasunerako deia egin dute.
Trumpek ere jokatuko du Munduko Kopa, "America is Back" kontakizuna zabaltzeko
AEBko presidenteak Munduko Txapelketarik "handiena, seguruena eta zoragarriena" agindu du, eta hitzordua probestuko du bere burua proiektatzeko, kontraesanak agerian gera daitezkeen arren.
AEBk Irani eraso dio, persiar herrialdeak atzo Washingtonen helikoptero baten kontra egindakoari erantzunez
Ameriketako Estatu Batuek aireko defentsa sistemak, lurreko kontrol estazioak eta Irango radarrak jo dituzte, Ormuzko itsasartetik gertu.
Sanchezek ia 40.000 botoko aldea atera dio Fujimoriri, Perun botoen % 96,6 zenbatu dituztela
Peruko Hauteskundeen Epaimahai Nazionalak (JNE) adierazi duenez, herrialdeko presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzuliko emaitza ofizialak 30 eguneko epean jakinaraziko dituzte.
Trumpek esan du Ormuzkoa istripua barik "eraistea" izan dela, eta agindu du Iranen "erasoari" erantzun egingo diola
Bi pilotuak onik erreskatatu dituzte. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, ordea, ez du gertatutakoaren zergatiei buruzko xehetasunik eman.