Durangoko Azokako hamar bisitaritik bederatzik erosi egiten dute
Siadeco ikerketa etxeak Azokara bertaratzen diren sortzaile, eragile eta bisitarien profila eta portaera ikertu zuen iaz, 2024ko edizioan. Euskara eta euskal kultura bultzatzea da joateko arrazoi nagusia, eta iaz 55,19 euro gastatu zituzten bisitariek, batez beste.