Albiste izango dira: UCOk Cerdani buruz egindako azken txostena, House Action kongresua eta Etxepare Institutuaren 15. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
120 pertsona aritzen dira gosariak, bazkariak eta afariak eltze erraldoietan prestatzen, eta plater bakoitza pazientearen beharretara egokitzen da. Sukalde bereizi bat dute alergiak eta intolerantziak dituzten gaixoentzat. Logeletatik bueltan datozen erretiluak hustu ondoren, dena garbitu behar dute hurrengo otordurako.
Sarek II. Etxera Kantuz Topaketa egin du Durangon. “Ezin da gehiago luzatu” dinamikaren baitan egindako ekimen horrekin, ETAko presoei salbuespenik gabeko espetxe politika arrunta aplika diezaieten eskatu dute. Aldarrikapen horri bidea emateko, urtarrilaren 10ean manifestazioa egingo dute Bilbon.
Siadeco ikerketa etxeak Azokara bertaratzen diren sortzaile, eragile eta bisitarien profila eta portaera ikertu zuen iaz, 2024ko edizioan. Euskara eta euskal kultura bultzatzea da joateko arrazoi nagusia, eta iaz, batez beste, 55,19 euro gastatu zituzten bisitariek.
Israelgo lehen ministroak Alemaniak Israelekiko duen jarrera goraipatu du, eta herrialdea "Israelen defentsarekin konprometituta" dagoela esan du.
Guztira 23 ibilgailu salatu eta 124 pertsona identifikatu dituzte.
Ezbeharra atzo gertatu zen, lau metrotik gorako olatuak zeudenean. Beste surflari batzuk hari laguntzen saiatu ziren, baina itota hil zen.
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.
Oiarzabal, entre Juan y Juanito Javier Alvarok zuzendu duen dokumentalak Juanito Oiarzabalen istorioa eta lorpenak kontatzen ditu. 14 zortzimilakoak oxigeno artifizialik gabe igo zituen hirugarren mendigoizalea izan zen, eta guztira 26 aldiz igo da zortzimilako batera. Mendi Film jaialdian aurkeztu dute dokumentala.
Sutea Goa estatuko Arpora udalerriko eremu turistiko batean gertatu da. Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.