Amaia Barredok beharrezkotzat jo ditu kautelazko neurriak hegazti gripearen hedapena prebenitzeko
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak erantzukizuna eskatu du, eta Ministerioak agindutako neurriak arrisku handiko une batean datozela adierazi du. Era berean, hegazti gripearen jarraipena egiteko batzordea sortuko dela eta astelehenean, azaroaren 17an, bilduko dela iragarri du.