Ane Elordi, Korrikaren koordinatzailea: "Euskara arnasa da"
Ane Elordi Korrikaren arduradunak adierazi du "Euskara gara" leloak jendartea duela helburu. Bere hitzetan, "Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak izan zein kanpotik etorriak. Euskara da gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza".