Ansola: "EAJ da alderdi bakarra, Voxekin izan ezik, alderdi guztiekin negoziatzeko ateak zabalik dituena"
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Euskadi Irratian egin duen elkarrizketa batean adierazi du, gainera, "gardentasuna" bultzatzen duela Segurtasun sailak atxilotuen jatorriak argitaratzeak. Gernikako Estatutuari dagokionez, azpimarratu du "traba politiko eta administratiboak" jartzen ari zaiela Espainiako Gobernua.