Arkaitz Rodriguez: "Larunbatean Palestina berriro besarkatuko dugu"
Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak adierazi duenez, beharrezkoa da Palestina babesten eta Israelen genozidioa salatzen jarraitzea. Euskal Herriak Palestinarekiko elkartasunean erreferente izaten jarraitu behar duela azpimarratu du Rodriguezek. "Euskal Herriak gol beste gol bat sartu behar du Palestinarekiko elkartasunaren aldeko norgehiagokan", gaineratu du.