33 ontzi igaro dira Ormuzko itsasartetik azken orduetan Iranen baimenarekin, eta 150 dira jada bost egunetan
Iran eta AEB eskualdeko nabigazioa arinduko lukeen bake akordio batera hurbiltzen ari omen diren honetan, Irango Indar Armatuek adierazi dute eurek arduratuko direla Persiar golkoaren eta Ormuzko itsasartearen segurtasunaz, “eskualdeko eta munduko ordena berri bat” babesteko “atzerritarren presentziarik gabe”.