EHKSk antifaxismoaren "kriminalizazioa" salatu du
Alderdi instituzionalen "hipokrisia antifaxista agerian" geratzen ari dela azpimarratu ostean, EHKSren bozeramaile Garazi Navarrok adierazi du "erakundeak ateak irekitzen" ari zaizkiola "faxismoari, pasibotasun osoz". Halaber, adierazi du eskuin muturra "nahi duen guztia" egiten ari dela sare sozialetan, komunikabideetan eta kalean, faxismoaren apologia eginez, lokal antifaxistei zein sindikalei su emanez, gezurrak eta buloak zabalduz, militante sozialak kolpatuz, etab".