GOIDIaren biktimen protesta Valentziako Gorteen atarian, Mazonen agerraldia dela eta
Valentziako GOIDIaren biktimen elkarteek elkarretaratzea egin dute Valentziako Gorteen atarian, Carlos Mazon Generalitateko jarduneko presidentea ikerketa batzordean agerraldia egiten ari zen bitartean. Epaitegira joateko diputatu akta ez uztea aurpegiratu diote biktimek Mazoni.