Gorenaren arabera, HMEIei lotutako hipoteken gardentasuna kasuz kasu ebaluatu behar da
Auzitegiak zehaztu du hipoteka-klausulen gardentasuna eta gehiegikeria posiblea kontsumitzaileari emandako informazioaren eta kontratu bakoitzaren baldintza jakinen araberakoak izango direla, baina adierazi du indize hori erabiltzeak ez duela berez "fede ona urratzen" denik esan nahi, indize ofiziala delako, eta urteetan egokitzat jo baita.